Skip to main content

BAKETUE TUEPAPA

Partaide kopurua

Gutxienez 3 (hobe gehiago)

Informazio Praktikoa

Aisialdian lanean diharduten taldeek oso ezaguna dute abesti hau. Doinua eta letra ikasten errazak direnez eta oso dibertigarria denez, adin guztietako lagunentzat da egokia. Gainera istorio berriak asma daitezke eta mugimenduak berritu. Musika irakasleentzat ere, oso abesti egokia da canon moduan erabil daitekelako. Hitzen hainbat aldaera topatu ditugu aisialdiko taldeetan eta Euskal Herritik kanpoko argitalpenetan (PAKE TUME TUME PAPA edo BAKE TUME TUME PAPA adibidez).

Espazioa

Edozein

Aldaerak

*canon moduan abestuz
Abestia canon bezala abestu daiteke, beraz mugimendu guztiak ikasi ondoren, iolaskideak hiru taldetan banatuko dira, eta talde bakoitzak zati bana abestuko du eta zati horri dagozkion mugimenduak egingo ditu. Hau da, lehenengo taldea hasiko da (BAKETUE… ) zatiarekin, eta zati honi dagozkion mugimenduekin. Talde hau bigarren zatiarekin (TUTUE..,) hasterakoan, bigarren taldea lehengo zatiarekin hasiko da.

Azkenik, lehenengo taldea hirugarren zatiarekin hasterakoan (IENE… ), bigarren taldeak bigarren zatiari ekingo dio eta hirugarren taldeak hasierako zatia abestu eta antzeztuko du.

*istorioa aldatuz
Hondartza eguna antzeztu ordez beste istorio bat erabil daiteke. Adibidez, bidaia bat:

  • 1. Senegalera joan gara:saltoak alde batera eta bestera
  • 2. Marokora: txaloak alde batera eta bestera
  • 3. Andaluziara: bueltak eman eskuak buru gainean jarrita

Azalpena

1. Animazio eta antzezpen jolas honetan lagun batek gidari lana egingo du. Abestiarekin batera hondartza egun bateko bidaia antzeztuko dugu. Horretarako, gidariak azalpenak eman beharko ditu eta beste guztiek hark emandako azalpenak bete beharko dituzte.

2. Abestiaren zati bakoitzak mugimendu jakina du:

BAKETUE TUE PAPA BAKETUE TUE PA BAKETUE TUE PAPA BAKETUE TUE PA: Zati honetan hondartzara joateko motxilan behar ditugun gauzak sartzen ditugula antzeztuko dugu. Horretarako gorputza alde batera eta bestera mugituko dugu, eta eskuak gora eta behera astinduko ditugu gerri parean.

TUTUE TUTUE PAPA TUTUE TUTUE PA TUTUE TUTUE PAPA TUTUE TUTUE PA: Itsasoan bainatu ondoren, lehortu egin behar dugu. Besoak altxatuko ditugu eta alde batera eta bestera mugituko ditugu.

IENE IENE IENE IE! IENE IENE IENE IE! IENE IENE IENE IE! IENE IENE IENE IE!: eguzkia hartzeko krema eman beharko dugu. Eskuineko besoa luzatuko dugu eta ezkerreko eskuarekin behatzetatik hasita sorbaldaraino krema emateko keinua egingo dugu. Ondoren, gauza bera errepikatuko dugu ezkerreko besoarekin.

3. Abestia behin eta berriro errepikatu daiteke, gidaria eta, nahi izanez gero, gaia eta mugimenduak aldatuz. Kanon moduan ere kanta daiteke.

Gaitasunak

  • Jarduera ludikoa:
entzumenezko eta imitaziozko jolas sinbolikoa.
  • Jarduera kognitiboak: sentipen-mugimenduzko jokaera erritmikoa: errepikapena.
  • Trebetasun funtzionalak: imitazioa: rolen eta ekintzen erreprodukzioa.
  • Alderdi sozialak:
kooperazio motako harremana.

Abestia

Baketue tue papa

Baketue tue pa

Baketue tue papa

Baketue tue pa

Tutue tutue papa

Tutue tutue pa

Tutue tutue papa

Tutue tutue pa

Iene iene iene ie!

Iene iene iene ie!

Iene iene iene ie!

Iene iene iene ie!

Close Menu