Skip to main content
ErakundeaUrtxintxa

KOORDINATZAILE ETA GIDARITZA LAN TALDE BERRIA DITUGU URTXINTXAN

By 2019 urria, 31No Comments
[spb_row width=”1/1″ el_position=”first last”] [spb_single_image image=”39971″ image_size=”full” frame=”noframe” intro_animation=”none” full_width=”no” lightbox=”yes” link_target=”_self” width=”1/3″ el_position=”first”] [spb_text_block title=”KOORDINATZAILE ETA GIDARITZA LAN TALDE BERRIA DITUGU URTXINTXAN” pb_margin_bottom=”no” pb_border_bottom=”no” width=”2/3″ el_position=”last”]

Ikasturte berriari gogotsu ekin diogu!

Berrikuntza batzuk ditugu ikasturte honetan. Besteak beste, Maite Asensio Iparragirrek hartu du aurten Urtxintxako koordinatzaile ardura. Askok ezagutuko duzue, 16 urte daramatza Urtxintxan lanean eta ondo ezagutzen ditu Urtxintxaren lan ildo desberdinak. Urtxintxaren norabidea zein den argi du eta helburu zehatzetara iristeko talde osoak egin beharreko ibilbidea marrazten ari da. Norabide hau definitzeko gidaritza lantaldearen laguntza du. Talde hau aurten 5 kidek osatzen dute:

Maite Asensio Iparragirre: Urtxintxako koordinatzailea

Ainhoa Epalza Atxa: Heziketa aktiboa lan taldeko liderra

Asier Gorostegi Aliri: Bezeroen asebetetze lan taldeko liderra

Amaia Perez Elorza: Soziolinguistika lan taldeko liderra

Maite Sagaseta Iturralde: Berrikuntza pedagogiko lan taldeko liderra

Talde indartsu bat osatzen dute denen artean. Irakasle ikasketetan, biologian, ingurugiroan, enpresa ikasketetan, arte ederretan… lizentziatuak eta aisialdiko begirale eta zuzendari tituludunak dira. Esperientzia luzea dute esparru honetan  lanean, eta Urtxintxa behar bezala gidatzen jakingo duten ziurtasuna dugu.

[/spb_text_block] [/spb_row]
Close Menu