Skip to main content
UdalekuakUrtxintxa

UDAN ERE HAUR ETA GAZTEAK HEZITZEN

By 2018 uztaila, 2026 uztaila, 2018No Comments
[spb_row row_bg_type=”image” parallax_image_height=”content-height” parallax_image_movement=”fixed” parallax_image_speed=”0.5″ parallax_video_height=”window-height” parallax_video_overlay=”none” row_overlay_opacity=”0″ width=”1/1″ el_position=”first last”] [spb_single_image image=”35175″ image_size=”full” frame=”noframe” intro_animation=”none” full_width=”no” lightbox=”yes” link_target=”_self” width=”1/3″ el_position=”first”] [spb_single_image image=”35179″ image_size=”full” frame=”noframe” intro_animation=”none” full_width=”no” lightbox=”yes” link_target=”_self” width=”1/3″] [spb_single_image image=”35177″ image_size=”full” frame=”noframe” intro_animation=”none” full_width=”no” lightbox=”yes” link_target=”_self” width=”1/3″ el_position=”last”] [spb_text_block title=”UDAN ERE HAUR ETA GAZTEAK HEZITZEN” pb_margin_bottom=”no” pb_border_bottom=”no” width=”1/1″ el_position=”first last”]

Uda iritsi eta urte sasoi honetan aisialdiak inoiz baino presentzi gehiago hartzen du gure egunerokoan. Alaitasuna nagusi haurrak kaleetan, hondartzan zein igerilekuan jolasean dabiltza, ur jolasetan, jolas koperatiboetan, txantxa jolasetan… Ekintza guztien muin ongi pasatzea izaten da, baina ahaztu gabe aisialdian ere ezinbestekoa dela haurrak hezten jarraitzea, balioak transmititzea, irizpideak erakustea, hausnarketekin jarraitzea, ideiak garatzea, egiten ikastea, interesari tiraka segitzea… Ez baita heziketa urteko gainontzeko hilabeteetara mugatzen, ezta hezkuntza formalera ere.

Horretan dihardugu urtez urte Urtxintxan. Urtean zehar aisialdiari duen balioa bistaratzen aritzen gara eta batez ere udan da agerien geratzen den garaia. Horregatik, uda Urtxintxan garai benetan interesgarria da.

Aurtengoari helduz, udaleku ireki askoren kudeaketaz arduratzen ari gara, esaterako Anoetako udaleku irekiez, Urnietakoez, Villabonakoez, Pasaiakoez, Irungoez… Ekainaren bukaeran hasi eta abuztu bukatu arte hainbat haur eta hezitzaile elkarlanean arituko dira udaren disfrutean eta haurren heziketan lanean.

Hori guztiaz gain, aurten beste esperientzia berezi bat izan dugu Urtxintxan: udaleku parte-hartzaileak izan ditugu 1000 biztanle baino gutxiago dituzten Gipuzkoako herrietako gazteekin. Mundakara joan gara astebete elkarrekin pasatzera eta gazteekin batera diseinatutako udalekuetara. Esperientzia ezinhobea, primeran pasa dugu eta gazteen heziketan parte-hartzearen balioa lantzen aritu gara, ardurak, nahiak eta desioak, taldean aritzea aisialdian uztartuz.

Eta zer esanik ez, aurtengoan ere, Pirata Udalekuek izan duten arrera ona. Jaizkibelgo magalean kokatzen ditugun udalekuetan inoiz baino haur gehiagok eman dute izena. Uztaila hasieran hasi eta abuztu erdialde arte Euskal Herriko haurrak gurean izango ditugu Piraten bizimodua aitzakia hartu eta bizi esperientzia hezitzaile eta dibertigarria bizituz. Dagoeneko bi txanda izan ditugu eta haurren irribarreak jantzi dute orain arteko esperientzia. Egia esan, ezin kexa gintezke eguraldiarekin eta egitasmoan uztartutako ekintza guztiak egiteko aukera izan baitugu. Annie Bonnyren sekretua deskubritzen aritu dira haurrak, disfrutean oinarritutako jolasen mundu magikoan murgilduz.

Jarrai dezagun beraz aisialdiko eremuari behar bezalako balioa ematen eta heziketa integralaren alde lanean urratsez urrats.

[/spb_text_block] [blank_spacer height=”30px” width=”1/3″ el_position=”first”] [spb_text_block pb_margin_bottom=”no” pb_border_bottom=”no” width=”1/3″ el_position=”last”] [sf_button colour=”accent” type=”sf-icon-stroke-to-fill” size=”standard” link=”https://hezten.eus/argazkiak/” target=”_self” icon=”” dropshadow=”no” extraclass=””]IKUS ARGAZKIAK[/sf_button] [/spb_text_block] [/spb_row]
Close Menu