Euskaraz ere, beste hizkuntza bizietan bezala, gazte hizkeraren tradizio ederra izan da. Helduenei aditzen jarriz gero, beraien arteko adar jotze bizi-biziak erabiltzen dituzten lagun giroan daudenean. Baina poliki-poliki galtzen ari garen eremua da hori, besteak beste, lagun giroan erabiltzen den hizkera batez dihardugulako eta egungo euskal gizartean zati batek euskara erregistro formalean soilik ikasitakoa delako. Modu horretan, lagun-giroko esamolde azkar eta hitz-jokokoak erabiltzean erdarazkoetara jotzeko joera handitu egin da.
Gazteen arteko hizkera eremu honetan ere ekarpenak egiteko eta urratsak emateko asmoz, erregistro bizi eta aberasgarri hau gazteen eskura jarri nahi izan dugu eta horretarako Urtxintxak app hau sortu du. Gazte hizkerarako erregistroa indarberritu eta gazteen artean hitz-jolas biziak euskaraz izan daitezen.
Gazte hizkera, gazteek lagunekin daudenean bat-bateko egoeran erabiltzen duten hizkuntza erregistroa da. Aldaera eta erabilerak ugariak diren arren, app honetan gazte hizkeran erabiltzen diren hainbat esapide bildu dira eta 4 gai multzotan sailkatuta daude:
– Adar jotzeko esamoldeak
– Ligatzeko esamoldeak
– Haserretzeko esamoldeak
– Esamolde orokorrak
Appak bilduma helburua izateaz gain, bizia eta dinamikoa izateko jomuga duenez, atal bat berezi bat dago eta bertan erabiltzaileak galdera erantzunen froga izango du, norbere ezagutza maila frogan jarri eta berriak barneratzeko jolas gisako erabilera ere izan dezaken.