Skip to main content
Sailkatu gabea

D EREDUKO KIROLA

By 2018 martxoa, 731 urria, 2019No Comments
[spb_row width=”1/1″ el_position=”first last”] [spb_text_block title=”D EREDUKO KIROLA” pb_margin_bottom=”no” pb_border_bottom=”no” width=”1/1″ el_position=”first last”]

Kirola, aisialdiko oso aukera hautatua bihurtu da haur eta gazteen artean. Azken urteetan egin diren hizkuntza ikerketetan (Arrue, 2011) ageriko geratu da, hizkuntza erabilera ohiturak finkatzeko eta haren erabilera handitzeko haur eta gazteen eskola orduz kanpoko jardueretako euskararen erabilera faktore giltzarria dela.

Abiapuntu hori ha20180131_184836rtuta, Soziolinguistika Klusterrak, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasuneko Zuzendaritzaren babesarekin ikerketa bat abiatu zuen duela bi urte. Eta Urtxintxak ikerketa horretan dihardu, UPV-EHUko Gizarte Antropologia saileko ikerlariekin eta Euskaltzaleen Topagunearekin batera.

Ikerketa honen egiteko nagusia komunikazioak kirol arloan duen garrantzia eta euskarak kirolean duen presentzia aztertzea da. Horretarako, kirol esparruan parte hartzen duten hainbat eragilerekin, entrenatzaileekin, taldekideekin, arduradunekin, ikusleekin… eroso eta beldurrik gabe euskaraz komunikatzeko aurrerapausoak emateko saiakeran gabiltza, dauden zailtasunak zein zalantzak gainditu eta kirol eremuan euskarari lehentasuna eta bidea emateko.

Hastapenean, ikerketarako aukeratutako kirol guneak esku-pilota, boleibola, eskubaloia eta futbola izan ziren. Egun Donostiako Real Sociedad Futbol Taldearekin, Gasteizko Zaramaga Esku Pilota Elkartearekin eta Astigarragako Padura Saski Baloiko nesken taldearekin gabiltza esku-hartze zuzenetan.

Ilusio handiz gabiltza parte aktibo izaten ikerketa interesgarri honetan, izan ere, kirol eremuan euskarari bultzada bat eman eta haren erabileran aurrerapausuen beharra dagoela argi dugu Urtxintxan eta ikerketan modu zuzenean parte-hartzeak errealitatearen berri jasotzeko bizipen oso aberasgarri izaten ari da.

 

 

[/spb_text_block] [/spb_row]
Close Menu