Skip to main content

Udako Begirale Ikastaroa 2024

Udako Begirale Ikastaroa 2024

Jasoleak:

Aisialdiko hezitzaileak eta Dinamizatzaile soziokulturalak.

Edukiak:

– Aisialdiko soziologia, pedagogia eta psikologia.
– Hezkidetza, ingurugiroa, soziolinguistika, heziketa behar bereziak eta adierazpena.
– Musika, jolasak, tailerrak, lehen sorospenak…
– Udako egitasmoak, astialdiko esperientziak eta ekipamenduak.

Iraupena:

– 150 ordu teoriko
– 160 ordu praktiko
– Memoria

Irakasleria:

Aisialdiko begirale edo zuzendari tituludunak eta aisialdiko heziketan eskarmentu handikoak. Dagokien gaian lizentziatuak edo diplomatuak: Soziologoak, Psikologoa, Pedagogoak, Psikopedagogoak, Gizarte Hezitzaileak, Biologoak, Geologoak … EGA-dunak.

Baldintzak:

•2024ean 18 urte beteta edukitzea.
•DBHko titulazioa izatea.
•Euskara maila egokia izatea (Klaseak jarraitu eta memoria euskaraz entregatzeko gai izatea).

Tokia: Donostian

Prezioa: 465 euro

Titulazioa:

Eusko Jaurlaritzak homologatutako “Haur eta Gazteen Aisialdirako Begiralea” titulua.

Zergatik egin formazioa Hezten-ekin?

  • Hezten-eko kide izango zarelako. Honek, lehentasuna eta arreta berezia eskainiko dizularik arlo desberdinetan. Hala nola:
    • Praktikak: ikastaroaren atal teorikoa bukatu ondorengo praktikak aurkitzeko aholkularitza, laguntza. Hezten-ek kudeatzen dituen egitasmoetan lan egiteko lehentasuna.
    • Ikastaroa amaitu ondoren, zure ibilbide profesionalean dituzun ekimenetan aholkularitza eta jarraipen profesionala.
  • Hezten-eko profesionalen etengabeko formazioaz, ezagutzen eguneraketaz, ibilbideaz eta eskarmentuaz zuzenean elikatu ahal izango zara.

Egutegia eta ordutegia

*Egutegia behin-behinekoa da.

Izen-emate pausoak

Izena emateko epea: Apirilaren 8tik aurrera.

  1. Formularioa bete ezazu.
  2. Amaitzean mezu automatikoa jasoko duzu, bertan izen-ematea behin-betikoa izateko eman beharreko pausoak agertuko dira.
  3. Behin diru sarrera egina dagoenean matrikula behin-betikoa izango da.

    Oharra: taldea osatzeko behar adina matrikula ez baleude, ordaindutako kopurua itzuli egingo da.

    Datu pertsonalak

    Formazioa

    Baldintzak
    Baldintzak onartu behar dituzu

    Close Menu