Skip to main content

Irungo Solas Jolas Udaleku Irekia (Uztaila)

Irungo Solas Jolas Udaleku Irekia
(Uztaila)

Udalekuaren data: Uztailak 2 – Uztailak 30 (biak barne)
*Uztailaren 25 eta 26 jai.

Haurren ordutegia: 09:00-13:00

Hezitzaileen ordutegia: 08:30-13:30*
*Txanda bakoitzeko irteera bereziko egun bat egon daiteke eta horretan hezitzaileen lanaldia arratsaldera arte luzatuko da.

Hautaketa-prozesua:

  • Eguna: Maiatzak 10, ostirala.
  • Tokia: Irungo Udal Euskaltegia. Urdanibia plaza, 5.

Formazioa eta prestaketa:

  • Eguna: Maiatzak 31 , ostirala, arratsaldez, 15:00-20:00 / Ekainak 8, larunbata, goizez, 09:00-14:00
    *Saio horietara etortzea derrigorrezkoa da udalekuan lan egiteko.
  • Tokia: Dunboa ikastetxea. Martxoak 8 kalea, z/g.

Hezitzaile gaiek hautaketa prozesu bat igaro beharko dute, informazioa eta izen-ematea hemen: https://hezten.eus/lanpoltsa/

Hezitzaile gisa izena emateko baldintzak:

  • 18 urteak beteak izatea.
  • Euskara ondo menperatzea.

Curriculumaren baremazioan kontuan hartuko diren irizpideak:

  • Begirale titulua izatea.
  • Euskara C1 maila ziurtatzea (agiririk ezean hautaketa prozesuan egiaztatu beharko da).
  • Formazio eta aurreko lan esperientzia.
Close Menu