Irungo Solas Jolas Udaleku Irekia
(Uztaila)
Udalekuaren data: Uztailak 2 – Uztailak 30 (biak barne)
Haurren ordutegia: 09:00-13:00
Hezitzaileen ordutegia: 08:30-13:30*
*Txanda bakoitzeko irteera bereziko egun bat egon daiteke eta horretan hezitzaileen lanaldia arratsaldera arte luzatuko da.
Talde-elkarrizketak:
- Eguna: Maiatzak 8, ostirala.
- Tokia: Irungo Udal Euskaltegia. Urdanibia plaza, 5.
Formazioa eta prestaketa:
- Eguna: Ekainak 12, ostirala, arratsaldez, 15:30-20:30 / Ekainak 20, larunbata, goizez, 9:00-14:00
*Saio horietara etortzea derrigorrezkoa da udalekuan lan egiteko. - Tokia:
- EKAINAK 12: Palmera Montero Gunean. Leandro Agirre Plazatxoa.
- EKAINAK 20: Irungo Udal Euskaltegia. Urdanibia plaza, 5.
Hezitzaile gaiek hautaketa prozesu bat igaro beharko dute, informazioa eta izen-ematea hemen: https://hezten.eus/lanpoltsa/
Hezitzaile gisa izena emateko baldintzak:
- 18 urteak beteak izatea.
- Euskara ondo menperatzea.
Curriculumaren baremazioan kontuan hartuko diren irizpideak:
- Begirale titulua izatea.
- Euskara C1 maila ziurtatzea (agiririk ezean hautaketa prozesuan egiaztatu beharko da).
- Formazio eta aurreko lan esperientzia.