Gazte Udalekuak
12-16 urte bitarteko Euskal Herri luze-zabaleko gazte euskaldunak elkartuko dituen udaleku parte-hartzailea. 6 egun euskaratik eta euskaraz Arrokaundieta aterpetxean.
Helburuak
- Gazteentzako esperientzia positiboa eta atsegina izatea.
- Gaztean beraien aisialdiaren protagonistak izatea, metodologia parte-hartzaileen bitartez udalekuan zehar erabakitzeko eta kudeatzeko aukerak emanez.
- Euskal Herriko errealitate ezberdinetako gazteen arteko zubiak eraikitzea.
- Euskararen erabileran, ezagutzan eta motibazioan eragitea eta sustatzea.
- Dinamika eta ekintza ezberdinen bitartez taldekide guztien parte-hartzea sustatzea, harremanak, komunikazioa eta gizarte trebetasunak lantzeko espazio kooperatiboak sortuz.
- Jaizkibel, Ulia, Pasaia eta Donostiako inguruneak ezagutzea.
- Ingurune natural batean murgiltzea eta ingurumenarekiko errespetuzko jarrerak sustatzea.
Helburu horiek lortzeko tresnak jolasa eta elkarren arteko harremanak izango dira, hori baita Hezten-en lan-metodologiaren oinarria.
Adina
2010 eta 2013 urte bitartean jaiotako Euskal Herriko gazteei zuzenduta.
Prezioa
348,06 euro
Anai-arrebak: 315,14 euro
Arrokaundieta aterpea
Pasai Donibanen (Pasaia, Gipuzkoa) dago,Jaizkibel mendian. Bere kokagunea dela eta, Pasaiako badia eta bailara osoaren panoramika pribilegiatua dago bertan. Eraikina hamaika aukera eskaintzen dituen natur gune paregabean kokatuta dago eta ondorengo azpiegitura eta baliabideak ditu:
- 1. solairua: jangela, egongela, sukaldea eta komunak.
- 2. eta 3. solairua: gazteeentzako logelak, hezitzaileentzako logelak, dutxak eta komunak.
2026ko txandak:
- Txanda: uztailak 20 – uztailak 25
- Txanda: abuztuak 3 – abuztuak 8








