Donostiako Udaleku Irekiak
Udalekuaren data: Uztailak 6 – Uztailak 30 (biak barne)
Haurren ordutegia: 09:00-13:30
*Zaintza ordutegia: 08:30-09:00
Hezitzaileen ordutegia: 08:30-13:45
Talde-elkarrizketak:
- Eguna: Maiatzak 5, 6 eta 7.
- Tokia: EGIA KULTUR ETXEA. Baztan hiribidea 21.
Formazioa eta prestaketa:
- Eguna: Uztailak 3, ostirala, arratsaldez, 15:30-20:30 eta uztailak 4, larunbata, goizez, 09:00-14:00.
*Saio horietara etortzea derrigorrezkoa da udalekuan lan egiteko. - Tokia: Zuhaizti-Ategorrieta ikastetxean. Atarizar 22, Gros-Ategorrieta.
Hezitzaile gaiek hautaketa prozesu bat igaro beharko dute, informazioa eta izen-ematea hemen: https://hezten.eus/lanpoltsa/
Hezitzaile gisa izena emateko baldintzak:
- 18 urteak beteak izatea.
- Euskara ondo menderatzea.
Curriculumaren baremazioan kontuan hartuko diren irizpideak:
- Begirale titulua izatea.
- Euskara C1 maila ziurtatzea (agiririk ezean, hautaketa prozesuan egiaztatu beharko da).
- Formazioa eta aurreko lan esperientzia.