Udaleku Irekiak
Hezten-ek kudeatzen dituen udalekuetan lan egin nahi duten pertsona guztiek atal ezberdinetan gauzatzen den hautaketa prozesu bat igaro beharko dute. Hautaketa prozesua gauzatu ondoren, eta emaitzak argitaratzen direnean, hautagai bakoitzak bere lan poltsako profilean ikusgai izango du hautaketako emaitza eta lan eskaintzatako bakoitzean zein postutan geratu den. Modu honetan interesekoa zaion lan eskaintza aukeratzea izango du.
Hautaketa prozesuak bi atal nagusi ditu:
- Curriculumaren baremazioa: lan poltsako datuetan adierazitakoaren bidez egiten dena.
- Talde elkarrizketa: lan poltsan adieraziko egun eta lekuan (ordua hautagai bakoitzak aukeratuko du) egiten dena.
*Aurreko urteko nota mantentzea nahi baduzu, AURTEN EZ DUZU TALDE ELKARRIZKETARIK EGIN BEHARKO eta aurreko urteko emaitza hartuko da kontuan hautaketa prozesurako.
CURRICULUMAREN BAREMAZIOA, aurrez zehaztutako parametro batzuen arabera egingo da, honek curriculumeko aldagaiak baloratzeko aukera emango du (aldagai bakoitzak bere puntuazioa izango du): begirale edota zuzendari titulua izatea, heziketarekin harremana duten ikasketak amaiturik izatea, aisialdian izandako esperientzia… Baremazio hau egin ahal izateko, hautagaiak aurkezten duen curriculum hori egiaztatzeko aukera izan behar du Hezten-ek, izen-emate garaian curriculumarekin batera beharrezkoak diren titulazio eta dokumentazioa aurkeztuz.
*Tokian – tokiko puntuazio gehigarriak egon daitezke
Udalekuetan lan egin ahal izateko derrigorrezkoa izango da hautaketa prozesuan parte-hartzea eta behin hautaketa gaindituta hezitzaileek hurrengo baldintzak bete beharko dituzte ezinbestean udalekuan lan egin nahi badute:
- Udalekuen prestaketa asteburuan parte-hartzea ordu kopuru guztiak betez (udalekuaren formazio eta prestaketa saioari buruzko informazioa aurrerago zehaztuko da, egoeraren arabera).
- Lan egiteko prestutasuna eta jarrera positiboa erakustea.
Ohar orokor hauez gain, udalerri bakoitzak bere berezitasunak aurkeztu ditzake hezitzaileak hautatzeko garaian, bai eta hezitzaile haiei egingo zaizkien eskakizunetan ere.