Skip to main content

Aisialdiko Begirale Ikastaroa 2023-2024 – Beasain

Aisialdiko Begirale Ikastaroa 2023-2024- Beasain

Jasoleak:

Aisialdiko hezitzaileak eta Dinamizatzaile soziokulturalak.

Edukiak:

– Astialdiko soziologia, pedagogia eta psikologia.
– Hezkidetza, ingurugiroa, soziolinguistika, heziketa behar bereziak eta adierazpena.
– Musika, jolasak, tailerrak, lehen sorospenak…
– Udako egitasmoak, astialdiko esperientziak eta ekipamenduak.

Iraupena:

– 150 ordu teoriko
– 160 ordu praktiko
– Memoria

Irakasleria:

Aisialdiko begirale edo zuzendari tituludunak eta aisialdiko heziketan eskarmentu handikoak. Dagokien gaian lizentziatuak edo diplomatuak: Soziologoak, Psikologoa, Pedagogoak, Psikopedagogoak, Gizarte Hezitzaileak, Biologoak, Geologoak … EGA-dunak.

Titulazioa:

Eusko Jaurlaritzak homologatutako “Haur eta Gazteen Aisialdirako Begiralea” titulua.

Baldintzak:

•2024ko abenduaren 31rako, 18 urte beteta edukitzea
•DBHko titulazioa izatea.
•Euskara maila egokia izatea (Klaseak jarraitu eta memoria euskaraz entregatzeko gai izatea).

Tokia: Beasain

Prezioa: 465 euro (matrikula eta aterpeko asteburuak barne)

Beasainen erroldatua: 232,5 euro.

Egutegia eta ordutegia

*Egutegia behin-behinekoa da.

Close Menu