Skip to main content

A1. Astean Zeharreko Begirale Ikastaroa

A1. Astean Zeharreko Begirale Ikastaroa 2024-2025

Jasoleak:

Aisialdiko hezitzaileak eta Dinamizatzaile soziokulturalak.

Edukiak:

– Astialdiko soziologia, pedagogia eta psikologia.
– Hezkidetza, ingurugiroa, soziolinguistika, heziketa behar bereziak eta adierazpena.
– Musika, jolasak, tailerrak, lehen sorospenak…
– Udako egitasmoak, astialdiko esperientziak eta ekipamenduak.

Iraupena:

– 150 ordu teoriko
– 160 ordu praktiko
– Memoria

Irakasleria:

Aisialdiko begirale edo zuzendari tituludunak eta aisialdiko heziketan eskarmentu handikoak. Dagokien gaian lizentziatuak edo diplomatuak: Soziologoak, Psikologoa, Pedagogoak, Psikopedagogoak, Gizarte Hezitzaileak, Biologoak, Geologoak … EGA-dunak.

Titulazioa:

Eusko Jaurlaritzak homologatutako “Haur eta Gazteen Aisialdirako Begiralea” titulua.

Baldintzak:

•2025ko abenduaren 31rako, 18 urte beteta edukitzea.
•DBHko titulazioa izatea.
•Euskara maila egokia izatea (Klaseak jarraitu eta memoria euskaraz entregatzeko gai izatea).

Tokia: Ametzagaina kalea, 40. Donostia.

Prezioa: 485 euro (matrikula eta aterpeko asteburuak barne)

Egutegia eta ordutegia

*Egutegia behin-behinekoa da.

Izen-emate pausuak

  1. Formularioa bete ezazu.
  2. Behin diru sarrera egina dagoenean matrikula behin-betikoa izango da.

    Oharra: taldea osatzeko behar adina matrikula ez baleude, ordaindutako kopurua itzuli egingo da.

    Datu pertsonalak

    Formazioa

    Baldintzak
    Baldintzak onartu behar dituzu

    Close Menu