A1. Astean Zeharreko Begirale Ikastaroa 2024-2025
Jasoleak:
Aisialdiko hezitzaileak eta Dinamizatzaile soziokulturalak.
Edukiak:
– Astialdiko soziologia, pedagogia eta psikologia.
– Hezkidetza, ingurugiroa, soziolinguistika, heziketa behar bereziak eta adierazpena.
– Musika, jolasak, tailerrak, lehen sorospenak…
– Udako egitasmoak, astialdiko esperientziak eta ekipamenduak.
Iraupena:
– 150 ordu teoriko
– 160 ordu praktiko
– Memoria
Irakasleria:
Aisialdiko begirale edo zuzendari tituludunak eta aisialdiko heziketan eskarmentu handikoak. Dagokien gaian lizentziatuak edo diplomatuak: Soziologoak, Psikologoa, Pedagogoak, Psikopedagogoak, Gizarte Hezitzaileak, Biologoak, Geologoak … EGA-dunak.
Titulazioa:
Eusko Jaurlaritzak homologatutako “Haur eta Gazteen Aisialdirako Begiralea” titulua.
Baldintzak:
•2025ko abenduaren 31rako, 18 urte beteta edukitzea.
•DBHko titulazioa izatea.
•Euskara maila egokia izatea (Klaseak jarraitu eta memoria euskaraz entregatzeko gai izatea).
Tokia: Ametzagaina kalea, 40. Donostia.
Prezioa: 485 euro (matrikula eta aterpeko asteburuak barne)
Egutegia eta ordutegia
*Egutegia behin-behinekoa da.
Izen-emate pausuak
- Formularioa bete ezazu.
- Behin diru sarrera egina dagoenean matrikula behin-betikoa izango da.
Oharra: taldea osatzeko behar adina matrikula ez baleude, ordaindutako kopurua itzuli egingo da.