URTXINTXA
Gipuzkoako Urtxintxa aisialdiko heziketa esparruan dinamizazioak, formazioa eta aholkularitza eskaintzen dituen elkartea da.
Irabazi asmorik gabeko elkarte honek 1987an hasi zuen bere ibilbidea aisialdiko hezitzaileak formatzen. Geroago, haur eta gazteei zuzendutako egitasmoak gauzatzen hasi zen. Gaur egun, hizkuntza normalizazio, argitalpen eta aholkularitza esparrura zabaldua du bere jarduna.
Aisialdiko heziketan profesionalak diren pertsonek osaturiko taldeetan egiten dugu lan. Pertsona horiengan konfiantza dugu, eta konfiantza hori hutsala ez denaren adierazgarri, gure antolakuntza eredu izatea nahi dugu, “Gizarte Berria Eraikitzen” estiloan oinarritzen den antolakuntza.
MISIOA
Elkarbizitza eredu berritzaile baten bidez, gizartea eraldatzeko, pertsonen gaitasunen garapenean oinarritzen diren heziketa prozesu ereduak eskaintzea.
BISIOA
Urtxintxak Euskal Herrian gizarte eta heziketa mailan konpromiso altua eta eragin handia duen erreferentziazko erakundea izan nahi du. Euskal Herritik kanpo ere, gure lana ezaguna izateko aspirazioa dugu. Esku-hartzea, oinarri pedagogiko sendoetan sustengatzen dugu eta etengabeko ikerketa, garapen eta berrikuntzak gure zerbitzu eta eskaintza kalitatezkoa bihurtzen du.
Urtxintxa osatzen dugun pertsonok aisialdiko heziketan profesionalak gara, arlo eta eduki ezberdinetan espezializatuak. Formazio iraunkorraren bidez gure gaitasunen garapena sustatzen dugu.
Gure jarduna haur eta gazteei, hizkuntza normalizazioan lanean diharduten eragileei, heziketa formal eta ez formaleko profesionalei eta familiei bideratua dago.
BALOREAK
Euskal Herrian bizi garen pertsonok identitate, hizkuntza eta kultura ezaugarri berezituak konpartitzen ditugu. Era berean, herri hau jatorri eta kultura desberdinetako pertsonok osatzen dugu. Elkarbizitza eredu berri bat posible izango da bertako herritarren berezkotasunak mantendu eta aldi berean, aniztasuna errespetatzen badugu elkar elikatuz.
1. SEGURTASUN EMOZIONALA:
Une oro, partaide bakoitzaren segurtasun emozionala bilatzen dugu, epairik gabe, errudun sentiarazi gabe, askatasuna emanez. Maitasunarekin eta atseginak izanez pertsonei tratu ona ematen diegu, goxotasuna eta gertutasuna eskainiz.
2. ERRESPETUA:
norbanakoaren, izate bakar eta bereiziaren balioaren onarpena. Norbere burua errespetatzetik hasita, batak besteekiko bai eta ingurunearekiko errespetua bilatuz.
3. EREDU GARA:
transmititzen ditugun balioak gugan egia izanik. Sentitu, pentsatu, esan eta egiten duguna harmonian egonik.
4. BIZIPENETATIK:
benetako ikaskuntza bizitzen dugun horrek ematen digulako. Norberak sentitu, arnastu,
ukitu, entzun eta ikusitakoak uzten duelako gugan arrastorik handiena.
5. ELKARLANA:
“Amets egiten duen gizaki bakar batek, amets bat besterik ez du ekoizten, baina taldeka amets egiten duenean errealitate berri bat eratzen da” eta horretan sinisten dugu.
6. ARDURAREKIN:
norbera bere ekintzen jabe izanez eta ondorioekin kontsekuente izanez.
7. PLANIFIKATUA
Zer lortu nahi dugun, zertarako eta nola aurrez prestatzen dugu. Egindakoaren ebaluazio jarraitua nola burutu ere aurrez diseinatzen dugu.
8. EGOERARA EGOKITU:
gure hartzaileek dituzten beharretara egokitzen dugu gure jarduna, estilo zurrun eta estatikoei
ihes eginez. Behaketa eta entzuketa dira gure tresnak, gurekin dauden pertsonen beharrak ikusi eta entzuteko.
9. ERRITMOAK ERRESPETATU:
pertsona bakoitza ezberdina da eta erritmo ezberdinak ditu. Horri balioa emanez eta aitortza eginez, inor behartu gabe, ondoan izaten gara bidelagun, bakoitzak bere kabuz ingurunea eta norbera deskubrituz eta ulertuz.
10. AKTIBOA ETA PARTE-HARTZAILEA:
parte-hartzea eta ekintza bultzatzen duen estiloa da gurea. Pertsonen eskarmentua eta eguneroko jardueraren bitartez barneratutako ezagutzak ustiatzen ditugu, talde zein norbanakoaren hazkuntza sustatzeko.
11. JARDUERA LUDIKOA:
gure heziketarako tresna nagusia da. Plazera sortzen duen jarduera da, sortzaile izateko askatasuna ematen du, ohitura ikasiak finkatzen
eta trebetasun berriak hartzen laguntzen du. Jarduera ludikoaren bidez hizkuntza, jarrerak, arauak, oroitzapenak… lantzen dira.
12. PROFESIONALTASUNA:
Profesionaltasunez jokatzen dugu: gure ekintzen erantzule eta arduradun gara.
13. DIBERTIGARRIA ETA MOTIBATZAILEA:
Gure jardueretan parte hartzen duten pertsonak umorez, ongi pasatzeko asmoz eta alaitasunez tratatzen ditugu.
14. AUTOKONTZIENTZIA:
parean dugunarekin harremanetan gaude etengabe eta parean duguna ezagutzeko tartea hartzen dugu, baita geure burua ezagutzeko ere. Behatu egiten dugu, entzun egiten dugu eta nortzuk garen eta zer dugun jakinda egote kontziente bat eskaintzen dugu.
IKUSPEGI PEDAGOGIKOA
ASETZAILEA: Pertsonaren zoriontasuna bilatzen dugu dibertigarria eta atsegina den jarduera bideratuz. Era berean, eguneroko bizitzan egiten ditugun ekintzekiko jarrera baikorra sustatzen dugu.
DINAMIKOA: Bizipenetatik abiatutako garapen pertsonalean sinesten dugunez, esperimentatzean oinarritzen dugu gure esku-hartzea. Parte-hartzea eta mugimendua bultzatzen dituen metodologia erabiltzen dugu, pertsona egiten gaituzten alderdi psikologiko, emozional, fisikoa eta kulturala uztartzen dituen trebakuntza sustatuz.
IKERTZAILEA- SORTZAILEA- BERRITZAILEA- EKINTZAILEA: Sormenerako heziz zailtasun eta beharrei erantzun berriak bilatu nahi dizkiegu. Sortzeko gaitasunaren garapena sustatu nahi dugu, pertsonok dugun barne altxor hori bizitzako edozein egoeratan erabiliko dugun errekurtsoa delako.
KRITIKOA: Pertsona bakoitzaren hausnarketa propioa bilatzen dugu norberak bere irizpidea eraiki dezan.
OSOA: Norbere potentzialitateak egoki garatzeko ezinbestekoa da pertsona bere osotasunean kontutan hartuko duen heziketa eredua (alderdi emozionala, fisikoa, psikologikoa…).
ASKEA-ASKATZAILEA: Norberak bere nahi, gogo eta desioak kontuan hartuta, informazioarekin,irizpide propioarekin eta presiorik eta baldintzarik gabe duen hautatzeko aukera defendatzen dugu.
AUTONOMIA PERTSONALA: Norberak bere erabakiak hartzera bultzatzen duen metodologia parte-hartzailean oinarritzen gara. Bata bestearengandik elkar elikatuz norberak bere bidea eraiki behar du.
ERANTZUKIZUNA: Hartzen ditugun erabakien edo aurrera eraman ditugun ekintzen ondorioak ahalik eta modu positiboenean geure gain hartzeko jarrerak zoriontsuago izatera eramango gaitu.
ERALDATZAILEA: Gizarte eta heziketa mailan konpromiso altua eta eragin handia duen lan taldea gara.
INKLUSIBOA: Gure gizartea osatzen dugun pertsona guztientzako bidezko heziketa eta harreman estilo parekidean oinarritzen den jarduna sustatzen dugu.
HAZKUNDE PERTSONALA: Pertsonon garapena gure ingurunearekiko eta geure buruarekiko etengabeko harremanaren bidez gauzatzen den ikaskuntza prozesua dela uste dugu.
ETENGABEKO EGUNERATZEA ETA EGOKITZAPENA BILATZEN DUENA: Gizartean ematen diren aldaketen ondorioz sortzen diren beharrei erantzuteko, formazio prozesu amaigabe eta jarraitu baten bidez, eskaintza berri egokituak beharrezkoak dira.
NER GROUP
NER taldeko kide gara. NER taldea harreman estilo berriak lotzen dituen hainbat erakundek osatutako elkarte bat da, eta bizipenak, sinergiak eta ezagutzak partekatzen dituzte hobetzeko, aurrera egiteko, eraginkorragoak izateko eta emaitza hobeak lortzeko.