Lantaldea

Haur kopuruaren araberakoa izango da pirata lantaldea; lantalde horrek dinamizatzen ditu ekintzak. Gainera, aterpetxean, otorduak prestatzen dituen sukaldaria eta garbiketaz arduratzen den garbitzailea daude.

Egonaldia ahalik eta atseginena eta esanguratsuena egiten ahalegintzen da aterpetxeko lantaldea.

Antolaketa

Orokorrean parte-hartzaileak talde txikietan antolatuko dira eta egonaldian zehar talde bakoitzak hainbat eginbehar izango ditu: batek mahaia jarri beharko du, besteak jaso, etab. Talde lana garrantzitsua izango da, bai etxean, baita ekintzetan ere. Parte-hartzaileen taldeak jolas baten bitartez osatuko dira.

Irakasleen eginbeharrak:

  • Ekintzak amaitzean taldearen ardura hartu (otorduetan, atsedenaldietan, dutxa garaian eta gauean).
  • Gaubeletan lagundu (proposamenik izanez gero, aterpetxeko hezitzaileekin koordinatu daiteke).
  • Gauetan isiltasuna mantendu.
  • Haurren desplazamenduetan parte hartu.

Irakasleen eta haurren iritziak eta inpresioak jasotzeko bideak ere landuko ditugu: elkarrizketak, ebaluazioa, haurrekin egindako hainbat dinamika… Horien bidez, aurrera begira zertan hobetu dezakegun jakin ahal izango dugu.

ORDUA

EGITEKOA

ARDURA

8:30


9:00


10:00


12:45


13:00


15:00


17:00


17:30


18:30


19:45


20:00


21:00/21:30


22:00/22:30

Jaiki


Gosaria


Goizeko ekintza


Mahaia jarri


Bazkaria


Arratsaldeko ekintza


Askaria


Arratsaldeko ekintza


Dutxa


Mahaia jarri


Afaria


Gaubela*


Ohera

IRAKASLEAK


IRAKASLEAK


HEZITZAILEAK


HEZITZAILEAK


IRAKASLEAK


HEZITZAILEAK


IRAKASLEAK


HEZITZAILEAK


IRAKASLEAK


IRAKASLEAK


IRAKASLEAK


HEZITZAILEAK/IRAKASLEAK


IRAKASLEAK

* Proposamenik izanez gero, hezitzaileekin koordinatu daiteke.

Oharra: otordu bakoitzaren ondorengo atsedenaldien eta horietan erabiltzen den materiala kudeatzearen ardura irakasleena da.