Aisialdi hezitzaile eta euskaltzalea eskaintzen dugun diziplinarteko lantaldea gara, jakintza ugaritako 12 profesionalek osatua. Norbanakoen gaitasuna, segurtasun emozionala, bizipenen ikasketa, parte-hartzea, elkarlana,… dena da bat gurean.
Nor gara?
Hezteneko Koordinatzaile Orokorra
Maite Asensio Iparragirre
Haur Hezkuntzan graduatua, heziketa ez formala eta euskara izan dira beti nire pasio. Afiziotik ofiziora egin nuen salto eta elkartea koordinatzea da azken urteetan nire erronka.
Heziketa Aktiboa Lantaldea
Izar Agirretxe Iradi
Jarduera Fisikoa eta Kirolaren Zientzien gradua ikasita, gorputzetik jolastuz eta euskaratik heziz dihardut lanean; bide horretan, hezkidetza izanik (des)ikasteko erreminta.
Eskola eta Berrikuntza Pedagogikoa lantaldeetako
koordinatzailea
Ainhoa Pinedo Etxeberria
Hezkuntza ez formalaren zurrunbiloko argi ilunak hezitzaileen formazioarekin uztartuz metodologia, ideia eta dinamika berrien lanketan diharduen gizarte hezitzaile eta pedagogoa.
Administrazio eta Finantzak Lantaldeko koordinatzailea
Asier Gorostegi Aliri
Enpresa zientzietako ikasketak oinarri, Hezten-en kalkulu orriak josten eta bezero zaintzaile lanetan diharduen lasarte-oriarra.
Komunikazio Lantaldea
Leire Goitia Varona
Diseinu industrialeko ingeniaritza ikasi ondoren, arte zuzendaritzako masterra egin eta argazkilaritza bezalako zaletasunak alor profesionalera eramateko aukera izan dut.
Heziketa Aktiboa Lantaldeko koordinatzailea
Ainhoa Epalza Atxa
Leioako Arte Ederren fakultatean Sorkuntza eta Diseinua ikasitako iruindarra naiz, eta koloretako pintzelkadekin uztartuz, gaztetatik heziketaren esparruan ibili izan naiz.
Soziolinguistika Lantaldeko koordinatzailea
Amaia Perez Elorza
Biologian lizentziatua eta akuikulturako goi mailako teknikari tolosarra. Hezkuntza ez formalean ibili naiz beti murgilduta eta azken urteotan ekologiaren ikuspegia hizkuntzetara ekartzen nabil.
Heziketa Aktiboa Lantaldea
Itsaso Baquedano Moreno
Hezitzailea, sexologoa, antzerkilaria eta gizarte-kultur animatzailea naiz. Alor hauek abiapuntuak izanik, elkargune borobila osatzen dute nire egunerokoan.
Soziolinguistika Lantaldea
Amaia Muguruza Lizarralde
Lehen Hezkuntzako gradua ikasi nuen. Hezten-en, gaztetxotan hartzaile eta ondoren ikasle izan nintzen, egun lanean nabil, ikastetxeetan, hizkuntzak ardatz, beste ikuspuntu batzuk lantzen.
Administrazioa eta Finantzak Lantaldea
Ximon Jimenez Larrañaga
Lidergo Ekintzailean eta Berrikuntzan graduatu egiatarra. Heztenera gerturatzen den jendearekin lehen harremana egiten dut, eta lantaldeen arteko zubi lanean aritzen naiz.
Soziolinguistika Lantaldea
Jasone Urruzola Balerdi
Jolasa sustrai, hezkuntza ez formalaren lorea euskaraz ureztatzea maite duen filologo igeldotarra.
Heziketa Aktiboa Lantaldea
Maria Viñas Freiria
Hezitzaile pasaitarra, haur eta gazteen aisialdiko egitasmoak antolatzen eta dinamizatzen ditut.
Piraten etxea
Piraten Etxean, piratak bidelagun eta fantasiaren mundutik abiatuta, aisialdia eta heziketa euskaraz uztartzen dituzten egonaldi eta udaleku ahaztezinak bizitzeko aukera eskaintzen dugu. Harreman parekideak, autonomia, jarduera fisiko inklusiboak eta askoz gehiago euskaraz eta euskaratik.
Piraten bizitza hoberena da!
Hezitzaileen sarea
Hezitzaileen sare iraunkorra osatzen dugu, urtero handituz doana. Euskaraz, profesionaltasunez, lankidetzan, konfiantzaz, aktiboki, pedagogia berriekin, ludikotasunez eta bizipenetatik formatutakoa.