Orain aurkezten ditugun antolakuntza eta plangintza teknika hauek elkarrekin eta modu antolatuan lan egiten duten pertsona taldeei zuzenduta daude gehienbat.
Honako helburu hauek lortzeko tresna zehatzak izan nahi dute:
- Pertsona talde horiek partaide dituen organizazioa aztertzea eta hobetzea, lanaren banaketa, kideetako bakoitzaren papera, talde lanerako elementu nagusiak zehaztuz.
- Lanaren planifikazio serioa egitea, modu parte hartzaile eta demokratikoan.
Bilduma honetako beste atal batzuetan bezala, ariketa batzuk praktikak egitera bideratuta daude, eta beste batzuk, gai jakin baten inguruan lan egitera.