Skip to main content

XABOIAK

Azalpena

  • Glizerina zati bat pitxar edo edalontzi batean ipini eta minutu batez mikrouhin- labean sartu. Leihatilatik begiratu irakin ez dezan.

  • Urtuta dagoenean, gogortzen hasi aurretik, koloratzaile tantak bota, nahi dugun kolorea lortu arte. Jakizu oinarrizko koloreekin gainontzeko kolore guztiak lor daitezkeela. Koloratzailea ongi nahastu ontzian.

  • Ondoren gustuko usain gozoaren tanta batzuk (dozena bat inguru) gehitu. Nahastu.

  • Nahasketa egindakoan, aurrez prestatutako moldeetara bota. Nahi izanez gero, ukitu pertsonala eman diezaiokegu lore lehorren bat moldeko nahasketan jarriz.

  • Glizerina nahasketa lehortzen utzi gutxienez ordubete (moldeen tamainaren arabera). Behin hotzak eta gogortuak daudela, moldeetatik atera.

Materiala

  • Glizerina

  • Koloratzailea

  • Lurrina edo usain gozoa

  • Moldeak

  • Pitxar edo edalontzi bat

  • Mikrouhin-labea (maria bainutan egin daiteke, nahiz eta denbora gehiago beharko duen urtzeko)

  • Nahi izanez gero, lore lehorrak

Close Menu