Skip to main content

TXOMINEN ANDRIA

Partaide kopurua

Gutxienez 3 (hobe gehiago)

Informazio Praktikoa

Jolas hau oso ezaguna da Durangaldean. Hitzak aspaldikoak dira eta horregatik herri bakoitzak aldaera ezberdin bana du.

Espazioa

Kalea edo gela zabal bat, nahiko altuera baldin badu.

Aldaerak

*Txominen hankie

Zaldibarko Eixu! Euskara Taldeak argitaratu zuen Zaldibarko Joko Zaharrak liburuxkan honako aldaera hau aurkitu dugu: Bat, bi, hiru te lau, Txominek hankie falta dau, ta orman sulue topatu dau, ta sirrike sirrike etara dau, Txominek deko dendie, sagar ustelez betie.

Azalpena

Bi lagunek sokari eragingo diote. Jolasaren hitzak abestuz beste jolaskide bat saltoka arituko da abestiaren erritmoa jarraituz. Kanta osoa bukatzerakoan berriro abestuko dute kanta bera baina oraingo honetan askoz ere erritmo biziagoan. Bigarren aldi honetan hasierako jolaskide berak salto egingo du.

Esamoldeak

  • SOKARI ERAGIN: Soka eman
  • HUTS EGIN: Gaizki egin

Gaitasunak

  • Jarduera ludikoa:
entzumenezko, mugimenduko eta trebetasunezko jokoa
  • Jarduera kognitiboak:
sentipenezko eta mugimenduzko jokaera erritmikoa: errepikapena. Eragiketa jokaera: arrazoibide konkretua.
  • Trebetasun funtzionalak:
ikerketa: lekualdatzea (saltoa).
  • Alderdi sozialak:
kooperazio motako harremana.

Abestia

Bat, bi, hiru eta lau

Txominek andrea falta dau

Txominek dauka dendia

sagar ustelez betia

sagar ustelak saldutakoan

topatuko du andrea

Baliabideak

Soka

Close Menu