Skip to main content

TXINTXINA MINTXINA

Partaide kopurua

Gutxienez 2

Informazio Praktikoa

Zotz egiteko abestitxoak oso ezagunak dira herri guztietan. Honelako abestiak edozein jolas egin aurretik erabiltzen dira bete beharko duen jokalaria aukeratzeko. Euskaraz abesti ugari daude honelako jolasak egiteko. Hala ere, gaur egun, Euskal Herrian gehien entzuten direnak DONA DONA KATONA eta DON DON KIKILIKON dira.

Espazioa

Edozein

Aldaerak

*beste abesti batzuk erabiliz
Abesti mordoa daude era honetako jolasak egiteko. Jarraian, “Txintxina Mintxina” kantaren hiru adibide jarriko ditugu:

1. XIRRISTI MIRRISTI GERRENA PLAT OLIO ZOPA KIKILI SALDA EDAN EDO KLIK IKIMILIKILIKLIK (zenbait aldaeratan bukaera moduan “gaztaina gora behera txipitin txapatun fuera” agertzen da) (Nafarroa eta Iparralde)
2. ARRIO LAMARRIO KIN KUAN KIN PORTA ZERA PORTA MIN SEGERE MEGERE KIRUN PARUN PEK TXIPIETAN TXOPETAN FUERA (Nafarroa)
3. FERRELA MERRELA GOPORRA MOKORRA XIKITUN XAKATUN FUERA (Iparralde)
4. GAZTAINE GORA BERA TXIPITIN TXAPATAN FUERA (Nafarroa)

Azalpena

Edozein jolas hasi aurretik, askotan zozketa egin behar da jolasten hasiko den edo bete beharko duen laguna aukeratzeko.

1. Taldea biribilean jarriko da, erdian taldekide bat dela.

2. Abestia errezitatzean, biribilaren erdian dagoenak taldeko bakoitza banan-banan hatzarekin seinalatuko du.

3. Abestiaren amaiera egokitzen zaion lagunak hurrengo jolasari hasiera emango dio, edo bete egin beharko du.

Esamoldeak

  • BETE IZAN
    Betetzea, txito izan, zigortua izan, itsu izan (jolas honen ondorioz beste jolas batean zerbait egiteko aukeratuko den laguna)
  • ZOTZ EGIN:
    Zozketa egin

Gaitasunak

  • Jarduera ludikoa:
Ausazko jokoa.
  • Jarduera kognitiboak: sentipenezko eta mugimenduzko jokaera: sentipen mugimenduzko ezagutza.
Eragiketa jokaera konkretua: zenbakitzea.
  • Alderdi sozialak:
Bana-banako harremana: gizabanakoa-gizabanakoa.

Abestia

Txintxina mintxina sutara

barbara txikitena

gaztaina gora gaztina behera

txukutu txakutu kanpora

Close Menu