Skip to main content

TXAPEN LASTERKETA

Partaide kopurua

Mugarik gabe

Informazio Praktikoa

Txapak toki askotan erabiltzen dira hainbat jolas egiteko. Ez da oso jolas zaharra; aurreko mendearen erdialdean, txapekin ixten ziren botilak ugaltzen hasi zirenean, hasi ziren txapak jostailu moduan erabiltzen. Bizkaia aldean txapei “iturri” deitzen zaie, Iturrigorri izeneko gaseosa baten botilak txapekin ixten zirelako. Gaur egun haurrak txapekin jolasten dira.

Espazioa

Edozein (hobe kalean)

Aldaerak

*ibilbide guztia atera gabe

Arauak zorroztu egin daitezke, ibilbidetik ateraz gero berriro hasierara itzuli behar dela adostu, adibidez. Horrela luzeago joko du jolasak. Horretarako komenigarria da ibilbidea zabalago eta errazago egitea, bestela nahiko zaila izango baita helmugara iristea.

*bakarka

Txapen lasterketa bakarka egin daiteke; jokalariak txapa bat baino gehiagorekin jolastuko du, eta banan-banan joko die. Txapa bakoitzari txirrindulari baten izena jartzea komeniko da; horrela, txirrindularien arteko lasterketa bihurtuko da jolasa.

Azalpena

1. Joko honetan jokalari bakoitzak txapa bat edukiko du eta ibilbide batean lasterketa egingo dute.

2. Ibilbidea lurrean margotu behar da; komeni da zoru gogorra izatea. Ibilbidean zehar oztopoak jar eta margo daitezke. Txapak paperakin, kristal batekin edo argizariarekin bete daitezke, pisu gehiago izan dezaten, honela hobeto gida baitaitezke.

3. Helburua ibilbideko helmugara lehenengo iristea da. Horretarako jokalari bakoitzak, txandaka, hatzekin bere txapari joko dio (hatz luzearekin joko dio).

4. Txapa ezin da margotutako ibilbidetik atera. Ateraz gero, atzera itzuli beharko du; hau da, txapa horren jabeak bota duen tokira itzuliko du bere txapa. Ibilbidearen marra gainean geratzea onartuta dago. Beste jokalarien txapak kolpatzea onartuta dago, baina besteen txapak ibilbidetik ateraz gero, atzeko tokira itzuli behar da.

5. Helmugatik lehen pasatzen den txapa izango da irabazle.

Arauak zorroztu daitezke, ibilbidetik ateraz gero berriro hasierara itzuli behar dela adostu, adibidez. Horrela luzeago joko du jolasak. Horretarako komenigarria da ibilbidea zabalago eta errazago egitea, bestela nahiko zaila izango baita helmugara iristea.

Txapen lasterketa bakarka ere egin daiteke: jokalariak txapa bat baino gehiagorekin jolastuko du, eta banan-banan joko die. Txapa bakoitzari txirrindulari baten izena jartzea komeniko da. Horrela, txirrindularien arteko lasterketa bihurtuko da jolasa.

Esamoldeak

  • TXAPA: Iturri (Bizkaian oso zabaldua)
  • TXAPA JO: Txapa kolpatu
  • IBILBIDETIK ATERA: Kanpora atera
  • KALE EGIN: Huts egin (saiatu txapa jotzen eta ez lortu)
  • HASIERARA ITZULI: Hasi berriro

Gaitasunak

  • Jarduera ludikoa:
trebetasunezko eta zirkuitu jokoa.
  • Jokaera kognitiboak:
sentipenezko eta mugimenduzko jokaera: errepikapena. Eragiketa jokaera: arrazoibide konkretua.
  • Trebetasun funtzionalak:
eraginkortasuna: zehaztasuna eta trebetasuna.
  • Alderdi sozialak:
bana-banako harremana: gizabanakoa-gizabanakoa.

Baliabideak

Txapak eta dekoraziorako materialak (papera, kristala...)

Close Menu