Skip to main content

TXALOA JOTZEN DUENA

Partaide kopurua

Gutxienez 3 (hobe gehiago)

Espazioa

Edozein

Azalpena

1. Txaloka arituz abestiaren erritmoa jarraitu modu honetan, adibidez: korroan jarrita, eskubiko eskua goraka eta ezkerrekoa beheraka direlarik abesten hasi aldamenekoaren eskuekin txalo eginez.

2. Bat-batean bi eskuak biratu eta beste txalo bat jo behar da.

3. Jaso besoak eta eskuak parez-pare direla, txalo jo.

4. Jaitsi besoak eta beste txalo bat jo.

5. Nork bere eskuak aurrera ekarri eta ez txalorik jo. Txaloa jotzen duenak galdu egiten du.

Abestia

Txaloa jotzen duena,

horixe da tuntuna.

Txaloa jotzen duena,

horixe da tuntuna.

Zu, zu, zu,

ni, ni, ni.

Bai, bai, bai,

ez, ez, ez.

Close Menu