Partaide kopurua
Informazio Praktikoa
Mota honetako jokoak gaur egun oso erabiliak dira. Zabalduena “Stop” izeneko jolasa da baina besteak ere pixkanaka-pixkanaka ezagunak egiten ari dira. “Txalo” izeneko jokoa zenbait tokitan “maite zaitut” moduan da ezaguna, eta zenbait tokitan ingelesezko “I love you” esaldia erabili ohi da.
Espazioa
Aldaerak
*stop
Arauak berdinak dira baina “txalo” esan ordez “stop” edo “geldi” esan behar da, eta besoak alboetara luzatu behar dira, eta hankak ireki. Askatzeko, beste jokalari batek hanka azpitik pasa behar du.
Azalpena
1. Harrapaketa jolas guztietan bezala, hasi aurretik harrapatzailea aukeratu beharko da. Harrapatzailea norbait ukituz harrapatzen saiatu beharko da. Lortuz gero, harrapatutako hori izango da harrapatzaile. Korrika ari diren jokalariek harrapatzaileak harrapa ditzan ekidin nahi badute, edozein unetan gelditu eta txaloa eginez eskuak elkar ditzakete, besoak luzatuta, aldi berean “txalo!” oihukatuz. Une horretatik aurrera, ezingo dute posizio horretatik mugitu.
2. Aske daudenek, mugitu ezinik geratu direnak askatze arren, besoekin osatutako tartean sartu eta musu eman beharko diete. Besoen tartearen barruan musurik eman gabe egon bitartean, geldirik dagoena eta askatzera doana, biak, arriskurik gabeko unean daude eta, beraz, hor ez dago inor harrapatzerik.
3. Jokalari guztiek, batek izan ezik, txalo egin badute, azken horrek ezingo du txalo egin; beraz, beste norbait askatzen saiatu beharko du harrapatua izan aurretik.
Beste aldaera batzuetan “txalo” ordez “stop” edo “geldi” esan behar da. Arauak berdinak dira, baina besoak alboetara luzatu behar dira eta hankak ireki. Askatzeko, beste jokalari batek hanka azpitik pasa behar du.
Esamoldeak
- HARRAPATZAILEA:
Bete izan, Atxia, Itsua - HARRAPATUTA:
Kitto (harrapatzeko unean harrapatzaileak KITTO! esango du.) - LIBRATZEA:
Askatzea - ERRE, ERRA
(jolas eremuaren mugetatik ateratzea. Mugetatik kanpo ateraz gero, ERRA EGITEA edo ERRE EGITEA esan daiteke)
Gaitasunak
- Jarduera ludikoa: mugimenduzko eta adimen estrategiazko jokoa.
- Jokaera kognitiboak: eragiketa jokaera: arrazoibide konkretua.
- Trebetasun funtzionalak: ikerketa: lekualdatzea (korrika). Eraginkortasuna: lastertasuna eta erresitentzia.
- Alderdi sozialak: mota mistoko harremana (gizabanakoa-gizabanakoa eta talde motako harremana).