Azalpena
- Lurrean lau arba edo makil luze sartu, lauki forma osatuz.
- Zutik jarri ditugun arbei beste lau lotuko dizkiegu bridekin, goiko partetik.
- Geratzen diren bi arbekin sabaia egingo dugu, elkarren artean gurutzatuta.
- Ondoren, plastiko zatia jarriko dugu sabaia estaltzen eta ongi lotuko dugu bridekin.
- Jarraitzeko, oihal zatia nahi dugun bezala margotuko dugu eta txabolako pareta gisa jarriko dugu.
- Azkenik, garoa edo orbela jarriko dugu plastikoaren gainean teilatu gisa.
Materiala
- Bridak
- Margoak
- 10 arba
- Soka mehea
- Oihala (zaku tela) 1,5 x 8 metro
- Plastikoa 2 x 2 metro