Partaide kopurua
Informazio Praktikoa
Txaloka esku jolasak egiteko abesti baten erritmoari jarraitu ohi zaio. Beste hizkuntza batzuetan aspalditik transmititu izan dira honelako abesti asko, eta, azkenaldian, berriz, telebistatik jaso dira honelako batzuk: igarkizunak, marrazki bizidunetako kantak eta abar.
Euskaraz, ordea, ez da honelako jolasik transmititu eta, oraingoz, ez dira telebistatik ere jaso. Hala ere, azkeneko urtetan argitalpen batzuetan agertu dira batzuk: Hik Hasi aldizkariko bilduman (GURE HERRIKO ALKATEA eta DO-RE-MI) eta Urtxintxa Eskolako bilduman (BANPIROA, HILABETEAK, TXAKUR BAT eta ESKUBIDUBIDU).
Abesti hauek gero eta ezagunagoak egiten ari dira Euskal Herriko haur eta hezitzaileen artean. TTIKIRRIKI-TTIKI-TTON jolasaren abestia oso zaharra da.
“Aldaerak” atalean ikus daitekeen bezala, helduek haurtxoekin jolasteko erabiltzen zen. Haurra izter gainean zutik jarrita eta eskuetatik helduta, nagusiak abestia abesten zuen eta erritmoari jarraituz izterrak gora eta behera mugitzen zituen haurra dantzarazteko. Guk abestia beste jolas mota bati egokitu diogu, esku jolas bati hain zuzen. Hitzak oso dibertigarriak direnez eta doinua oso alaia denez, txaloka lau lagunen artean aritzeko oso aproposa da.
Espazioa
Aldaerak
*binaka
Lau lagun jolasteko aukerarik ez dagoenean biren artean ere egin daiteke. Esku mugimendu guztiak berdin egingo dira, baina beti bikotekide berarekin jolastuko gara.
*haur txikiak izter gainean jarrita jolasteko
Jolas honen abestia oso ezaguna zen haurtxoekin jolasteko. Haurra izter gainean zutik jarriko dugu, eta eskuetatik helduko diogu. Abestiaren erritmoari jarraituz izterrak gora eta behera mugituko ditugu, haurra dantzarazteko.
Azalpena
1. Esku jolas honetan lau lagunek (A, B, C eta D) parte hartu behar dute. Gurutzean jarriko dira bikoteka eta aurrez aurre (A eta C elkarren aurrez aurre, eta B eta D elkarren aurrez aurre).
Abestiaren lehenengo zatiarekin batera aurrez aurre dauden jolaskideek mugimendu batzuk egin behar dituzte eskuekin. Horretarako, bikote bat makurtu egingo da esku jokoak egiterakoan beste bikotearekin ez trabatzeko.
2.Abestiaren lehenengo zatiarekin honako mugimendu hauek egin behar dira:
– TTIKI: norberaren bi eskuekin txalo egin.
– RRIKI: eskuineko eskua behera begira dagoela bikotekidearen ezkerreko eskua jo eta ezkerreko eskua gora begira dagoela bikotearen eskuineko eskua jo.
– TTIKI: eskuineko eskuarekin bikotearen ezkerrekoa jo eta ezkerrekoarekin bikotekidearen eskuinekoa (biak batera)
– RRIKI: norberaren bi eskuekin txalo egin.
– TTI: eskuak elkartuta ditugula bikotekidearen eskuak jo
– KI: norberaren bi eskuekin txalo egin.
– TTON: oinarekin lurra jo.
– KI: norberaren bi eskuekin txalo egin.
– RRI: norberaren bi eskuekin txalo egin.
– KI: eskuineko eskua behera begira dagoela bikotekidearen ezkerreko eskua jo eta ezkerreko eskua gora begira dagoela bikotekidearen eskuineko eskua jo.
– TTI: eskuineko eskuarekin bikotekidearen ezkerrekoa jo eta ezkerrekoarekin bikotekidearen eskuinekoa (biak batera)
– KI: norberaren bi eskuekin txalo egin.
– TTIKI: eskuak elkartuta ditugula bikotekidearen eskuak jo
– RRIKI: norberaren bi eskuekin txalo egin.
– TTON: oinarekin lurra bi aldiz jo.
3.Abestiaren bigarren zatiarekin A lagunak bere eskuinean dagoenarekin, B lagunarekin, egingo ditu esku jokoak eta C lagunak, berriz, bere eskuinean dagoenarekin, D lagunarekin.
4. Abestia berriro errepikatuko da ondoren, baina, oraingo honetan, lehenengo zatia abesterakoan A eta C bikotekideek makurtuta egingo dituzte esku jolasak, eta B eta D jolaskideek zutik. Gainera, oraingo honetan, abestiaren bigarren zatia egiterakoan, A jolaskideak ezkerreko D lagunarekin egingo du eta B jokalaria C lagunarekin jolastuko da.
Lau lagun jolasteko aukerarik ez dagoenean biren artean ere egin daiteke. Esku mugimendu guztiak berdin egingo dira, baina beti bikotekide berarekin jolastuko gara.
Ume txikiekin jolasteko, haurra izter gainean zutik jarriko dugu eta eskuetatik helduko diogu. Abestiaren erritmoari jarraituz izterrak gora eta behera mugituko ditugu, haurra dantzarazteko.
Esamoldeak
- HUTS EGIN: Gaizki egin, kale egin, txarto egin (jolas honetan, esku mugimenduak behar bezala ez egitea).
Adibidez:
Peiok huts egin du, ezkerreko eskuarekin trabatu egin baita.
Gaitasunak
- Jarduera ludikoa: entzumenezko eta trebetasunezko jokoa
- Jokaera kognitiboak: sentipen-mugimenduzko jokaera erritmikoa: errepikapena
- Trebetasun funtzionalak: eraginkortasuna: trebetasuna eta kontzentrazioa.
- Alderdi sozialak: kooperazio motako harremana
Kanta
Abestia
Ttikirriki
ttikirriki
ttiki tton
kirriki ttiki
ttikirriki tton
Ttikirriki
ttikirriki
ttiki tton
kirriki
ttiki tton