Skip to main content

PIRATAK ETA LEHORREKOAK

Partaide kopurua

Gutxienez 6 (hobe gehiago)

Espazioa

Toki zabala

Azalpena

1. Jolaskideak bi taldetan banatuko dira: batzuk piratak izango dira eta besteak lehorrekoak.

2. Azken hauek, alegia lehorrekoak, pareta baten kontra ipiniko dira eta abestia kantatzen duten bitartean, piratak gorde egingo dira.

3. Abestia amaitzean, lehorrekoak piraten bila joango dira eta harrapatu egin beharko dituzte.

4. Harrapatutako piratak lehorrekoen gunera eramango dituzte. Pirata guztiak harrapatzea da jolas honen helburua.

Abestia

Piratak, piratak eta lehorrekoak.

Aurretik, atzetik, bi talde eraturik. (Bis)

Korrika, iheska, ospa azkar hemendik.

Lehorrekoak doaz bizi zuen atzetik. (Bis)

Close Menu