Partaide kopurua
Informazio Praktikoa
Zotz egiteko abestitxoak oso ezagunak dira herri guztietan. Honelako abestiak edozein jolas egin aurretik erabiltzen dira bete beharko duen jokalaria aukeratzeko. Euskaraz abesti ugari aurki ditzakegu honelako jolasak egiteko. Gaur egun, Euskal Herrian gehien entzuten direnak DONA DONA KATONA eta DON DON KIKILIKON dira. Hemen bildu dugun abestitxoa Manuel Lekuonak jaso zuen eta zozketa jolas moduan erabiltzen zela adierazi zuen. Hala ere, Sara edo Hendaian haurtxoari abetsen zioten jateko garaian. Duny Pétré ikerlariak jaso zuen guk erabili dugun abestiaren aldaera.
Espazioa
Aldaerak
*haur txikiei jaten duten bitartean abesteko
Zozketa jolasa izateaz gain, abestitxo hau haur txikiei jateko garaian abesteko aproposa da. Helduak abestia abesten duen bitartean janaria emango dio.
Azalpena
Abesti hau erabil daiteke beste jolas batean jolas egitean nor hasiko den edo bete nor izango den erabakitzeko.
1. Taldeak biribila osatuko du eta taldekide bat biribilaren erdian jarriko da.
2. Abestia errezitatuz, erdian dagoenak biribileko jokalariak seinalatuko ditu banan-banan hatzarekin. Abestiaren amaiera egokitzen zaion lagunak emango dio hasiera hurrengo jolasari edo izan beharko du bete.
Zozketa jolasa izateaz gain, abestitxo hau haur txikiei jateko garaian abesteko aproposa da.
Esamoldeak
- BIRIBILEAN:
Kirrinkiloan, errondan, korroan.
Adibidez:
Jolasa hasteko jokalari guztiak biribilean (kirrinkiloan, korroan, errondan) jarriko dira. - ZOTZ EGIN:
Zozketa egin.
Adibidez:
Zotz egingo dugu hurrengo jolasan nork beteko duen aukeratzeko.
Gaitasunak
- Jarduera ludikoa: ausazko jokoa.
- Jarduera kognitiboak: eragiketa jokaera konkretua: zenbakitzea.
- Alderdi sozialak: bana-banako harremana: gizabanakoa-gizabanakoa.
Kanta
Abestia
Pin pin xoria xori
papo gorria
pan pan zaparta
xori saltsa on baita.
Pin pin xoria
xori miko horia
xoxoa goaita
erbi bat heldu baita.