Skip to main content

PIN PAN SUA

Partaide kopurua

Gutxienez 3 (hobe gehiago)

Informazio Praktikoa

Goma jolasak nahiko berriak dira. Euskal Herrian badirudi 1950. urtetik aurrera zabaldu direla. Hemen agertzen den jolasa kalean jaso dugu eta gaztelaniazko PIN PAN FUEGO jolasaren moldaketa da.

Espazioa

Edozein

Aldaerak

Hik Hasi aldizkariak argitaratu duen Haur Jolasak II diskoan jolas honen aldaera bat agertzen da: SERAFIN MOKOFIN. Jolasa berdin egiten da, baina beste hitz batzuk erabiliz.

Azalpena

1. Bi jolaskidek oinekin eta eskuiekin helduko dute goma (ikus irudia).

2. Ondoren, jolasaren leloa esaten duten bitartean goma etengabe mugituko dute eta azken hitzekin batera ahalik eta sare korapilatsuena osatu beharko dute esku artean duten gomarekin. Horretarako, hankak, besoak, eta, orokorrean, gorputz guztia erabil dezakete.

3.Beste jolaskideek goma ukitu gabe “sarea” pasatu beharko dute. Norbaitek goma ukitzen badu, hori jarriko da goma eusten, eta berriro hasiko da jolasa.

Esamoldeak

  • BETE IZAN
    Betetzea, txito izan, zigortua, itsu izan, izan (jolas honetan goma eusten daudenak)
  • HUTS EGIN: Gaizki egin, kale egin.

Gaitasunak

  • Jarduera ludikoa: mugimenduzko eta trebetasunezko jokoa.
  • Jarduera kognitiboak:
eragiketa jokaera: arrazoibide konkretua.
  • Trebetasun funtzionalak:
ikerketa: lekualdatzea eta mugimendu dinamikoa espazioan. 
Eraginkortasuna: zalutasuna.
  • Alderdi sozialak:
bana-banako harremana: gizabanakoa-gizabanakoa.

Abestia

Pin pan sua

amonaren pikua

(edo)

Pin pan sua

aitonaren pikua.

Baliabideak

Goma

Close Menu