Skip to main content

PANPINA

Azalpena

Trapuzko panpina bat egiteko pausoak dituzu hemen. Panpina nahi duzun bezala apaindu dezakezu eta garbitzen diren margoak erabiliz gero, behin eta berriz aldatzeko aukera izango duzu.

  • Marraztu sortu nahi dugun panpinaren irudia, errotulagailuarekin, kolore bakarreko oihalaren gainean.

  • Sortutako marrazkiaren kanpotik, hiru zentimetrora, errepikatu aurrez egin dugun marrazkia.

  • Moztu oihala azkena egin dugun marratik hasita.

  • Bi oihal zatiak bata bestearen gainean jarri eta, barrualdean gelditu den marratik hasita, josi. Hala ere, ez josi panpin guztia, utzi 4-5 hatz sartzeko moduko zulo bat.

  • Aurrez egindako zulo horretatik sartu kotoia edo, nahi izanez gero, oihal zatiak, panpina bete eta forma hartu arte.

  • Zuloa josi.

  • Panpina garbitu daitekeen margoekin margotu.

Materiala

  • Kolore bakarreko oihal zati bat

  • Panpina betetzeko oihal edota trapu puskak

  • Garbitu daitezkeen koloretako tenperak

  • Pintzela

  • Haria

  • Jostorratza

  • Guraizeak

Close Menu