Partaide kopurua
Gutxienez 3 (hobe gehiago)
Espazioa
Kaleko horma batean jolasteko aproposa da, baita gela zabal batean ere.
Azalpena
1. Pilota-joko honetan tartea utziz haurrak ilaran jartzen dira hormara begira.
2. Lehenengoak pilota botatzen du hormara eta pilota itzultzen denean haren gainetik salto eginez pasatzen utzi behar dio ilarako bigarrenak jaso dezan eskuekin, berriz ere hormara botatzeko segidan.
3. Orain lehenengo haurra azkena da ilaran.
Kanta
Abestia
Mandoka-mandoka
hormara bota pilota.
Pilota hormatik,
egin salto gainetik.
Mandoka-mandoka
jar gaitezen lerroan
saltoka-saltoka
saltoka erritmoan.
Baliabideak
Baloia