Skip to main content

KURIKETAN

Partaide kopurua

Gutxienez 2 (hobe gehiago)

Informazio Praktikoa

Ezkutaketa edo gordeketa jolasak oso jolas ezagunak dira kultura guztietan. Tradizo handiko jolasak dira, eta jolasteko era oso antzekoa da toki guztietan. Euskal Herrian azkeneko hamarkadetan gordeketan euskaraz jolasteko ohitura galdu egin da. Gaur egun honelako jolasetan erabiltzen diren esamoldeak erdarazkoak dira, edo erdaratik itzuliak (“niregatik”, “Mikelengatik”, “ni eta nire lagun guztiengatik”).

Espazioa

Edozein

Aldaerak

*esamoldeak
Jolas honek aldaera txiki asko ditu. Gehienetan esamoldeetan izaten dira aldaerak. “Esamoldeak” atalean ikus daiteke jolasteko garaian zer esaldi erabil daitezkeen.

Azalpena

1. Ezkutaketan jolasteko ohiko modua da. Lehendabizi zotz egin behar da, betetzen nor geratuko den aukeratzeko. Horretarako denak biribilean jarri eta batek honako hitz hauek esango ditu, banan-banan jolaskide guztiak seinalatuz:

Kuriketan zertan

Garia bertan

Hamalau errealetan

Korritzen duan prezioan

Orra bertan

2. Betezea egokitzen zaiona pareta edo zuhaitz baten kontra jarriko da begiak besoekin estalita. Aurretik adostutako kopurua zenbatu beharko du beste jokalari guztiak ezkutatzen diren bitartean. Kontatu ondoren, begiak ireki gabe, honako esaldi hau ozen esango du:

Kuriketan, kuriketan

Biriketan, biriketan

Non zaudete?

Ez bazarate ezkutatu denbora izan duzue

Eta segidan “kurik?” oihukatuko du, oraindik begiak ireki gabe, jakiteko denak ezkutatuak dauden ala ez. Ezkutatu behar zutenak gordeleku egokia aurkitu badute, “kurik” hitza erantzungo diote betetzen dagoenari; bestela “eko” edo “ez” erantzun beharko dute, eta betetzen dagoenak berriro esaldi osoa errepikatu beharko du:”Kuriketan, kuriketan, biriketan…”.

3. Denak ezkutatuta daudenean bete dena beraien bila abiatuko da. Norbait ikusitakoan “Ikusi dut (haurraren izena)” oihukatuz pareta edo zuhaitza ukituko du. Horrela jarraituko du ezkutatutako guztiak aurkitu arte.

4. Gordeta dagoen norbaitek betetzen dagoena ikusi baino lehen pareta ukitzen badu eta bere izena esaten, bete denak berriro zenbatu beharko du eta jolasari hasiera emango zaio berriro.

Esamoldeak

  • KURIKETAN (JOLASA IZENDATZEKO ERAK):
    1. Gordeketan (Aramaio, Berastegi, Zerain)
    2. Gordetzera (Goizueta)
    3. Gorde-gordeka
    4. Gordaxka (Altzai)
    5. Gordaka (Zalgize)
    6. Ezkutaketan (Ataun)
    7. Izkutaketa (Ataun)
    8. Ezkutuan (Bergara)
    9. Itxuketan (Astigarraga, Bidegoian, Tolosa)
    10. Kiriketan
    11. Kuriketan (Larraun bailara, Basaburua bailara) (Ataun)
    12. Kubike (Gorozika)
    13. Kuike (Gernika)
    14. Kukuka (Sara, Baigorri)
    15. Kukutan (Leitza)
    16. Kukulauka (Heleta, Donaixti-ibarre)
    17. Kukumikuka (Aia)
    18. Ostu-ostuke (Bermeo)
    19. Oston-ostonka (Zeanuri)
    20. Paio-paio
    21. Arreneketan (Belauntza)
    22. Tximilikuarteka ibiltzea (Zarautz)
    23. Hamar-hogeike (Zerain)
    24. Harraketan (Telleriarte)
    25. Kalaba (Zornotza, Durango)
    26. Txopike (Abadino)
    27. Zapoka (Elosua, Azkoitia)
    28. Talloketan (Zerain)
    29. Buleketan (Zerain, Zizurkil, Tolosa)
    30. Ttankoka (Hondarribia)
    31. Ahal Eskuel (Hondarribia)
    32. Bapiruke (Bermeo)
    33. Izerka (Gorozika)
    34. Buleketan (Zerain, Errezil, Orio)
    35. Altxaketan (Erasun)
    36. Atzemaiketan (Urdiñarbe)
    37. Bale-baleka (Etxalar, Bergara)
    38. Katarra matarra (Albiztur)
    39. Labi labi (Aramaio)
    40. Papiolauketan (Tolosa)
    41. Txiloketan (Arribe)
  • IKUSI DUT…
    Kattalin (bete denak norbait ikusiz gero pareta ukituz esaten duena)
    Paio (Belauntza, Ibarra)
    Kattalin paio paiotero (Ataun)
    Mamikorte (Berastegi)
    Pillo-pillo (Bidegoian, Zerain)
    Zapo (Elosua)
    Zapo (Elosua)
    Sapo (Leitza, Bergara)
    Labi-labi (Aramaio)
    Txalo Kattalin (Astigarraga)
    Kuarto Kattalin (Astigarraga)
    Aliskuetan Kattalin (Zerain)
    Tallo Kattalin (Zerain)
    Kattalin! (Bergara)
    Bapiru Kattalin (Bermeo)
    Urten lekutik (Bermeo )
    Kattalin xalmo (Elgorriaga)
    Txartela Kattalinl (Arraioz)
    Kattalin korte (Alkoz)
    Bule Kattalin (Errezil)
  • LIBRATZEKO
    (ezkutatuta dagoen norbaitek pareta ukituz gero esaten duena)
    Paio (Belauntza)
    Mamikorte (Berastegi)
    Pillo-pillo (Bidegoian, Zerain)
    Zapo (Elosua)
    Tximilikuarte! (Zarautz)
    Aske!, libre! (Sestao)
    Xalmo (Elgorriaga)
    Txartela nirea (Arraioz)
    Katarra eta matarra (Albiztur)
    Labi labi (Aramaio)
    Korte (Aia)
  • ETXEA
    (kontatzen den pareta edo zuhaitza)
    Etxea (Ataun)
    Txitola (Agurain)
    Herri (Bermeo)
    Txalbota (Astigarraga)
  • TXUTXUPE
    (nahastea eta ikusi ez den lagun baten izena esatea)
    Kuartakerre (Zarautz)
    Txupalagain
    Kontramintzo
  • KURIKITUA
    (ezkutatuak aurkitu ezin direnean betetzen dagoenak oihu hau botako du. Gordeta daudenek irrintzi batekin erantzungo dute)
  • BETE IZAN
    Betetzea (jolas honetan zenbatu ondoren beste jokalariak aurkitu behar dituen pertsona)
    txito izan
    zigortua
    itsu izan
    izan

Gaitasunak

  • Jarduera ludikoa:
mugimenduzko eta adimen estrategiazko jokoa.
  • Jokaera kognitiboak:
eragiketa jokaera: arrazoibide konkretua.
  • Trebetasun funtzionalak:
ikerketa: lekualdatzea (korrika). Eraginkortasuna: lastertasuna eta ikusmen zorroztasuna.
  • Alderdi sozialak: mota mistoko harremana (gizabanakoa-gizabanakoa eta talde motako harremana).

Close Menu