Skip to main content

KUKURRUKU

Partaide kopurua

Gutxienez 3 (hobe gehiago)

Informazio Praktikoa

Sokasaltoko jolasetan sarritan antzezten dira elkarrizketak. Elkarrizketa hauek salto egiten duten lagunen artekoak edo sokari eragiten diotenen eta salto egiten dutenen artekoak izaten dira. Honelakoak dira adibidez, Oskorrik bildutako AITITA ETA AMAMA eta BELA BELA JAUNA jolasak. KUKURRUKU abestia ere honelako jolas baterako erabili dugu. Hitzak abesti zahar batenak dira. Elkarrizketa moduan erabiltzen ziren, eta Euskal Herri osoan zabalduta zegoen, horregatik jaso ditugu euskalki ezberdinetako aldaerak. Hitzetan moldaketa txiki bat egin dugu sokasaltoko jolaserako egokitzeko eta mugimendu batzuk asmatu ditugu, jolasa dibertigarriagoa izan zedin.

Espazioa

Kalea edo gela zabal bat, nahiko altuera baldin badu.

Aldaerak

*jarraian salto egiten

Aldaera honetan ez da antzezpen mugimendurik egin beharrik (burua ukitu, txalo…). Jokalari bakoitzak salto egingo du galdera eta erantzun bana esaterakoan (adibidez: kukurruku? zer diozu?), jarraian sokatik aterako da eta hurrengo galdera eta erantzunarekin beste lagun batek egingo du salto.

*bi saltorekin

Salto eta mugimenduak lagun bakar batek egin ordez, bi lagunen artean egingo da. Elkarrizketa, beraz, bi lagun hauen artean egingo da. Biak sokan sartuko dira eta salto egiten duten bitartean “Nola jolastu” atalean azaldu ditugun mugimenduak egingo dituzte txandaka. Adibidez:

KÜKÜRRÜKU: lehengo jokalaria sokara sartu
ZER DUK OILARRA?: bigarren jokalaria sokara sartu, lehenengoak salto egin
BÜRÜTIK MIN: lehenengoak eskuak buru gainean jarri, bigarrenak salto egin
ZERK EGIN DEIK?: biek salto egin Eta abar…

Azalpena

1. Bi taldekidek sokari eragingo diote eta besteak saltoka arituko dira. Jokalari bakoitzak, banaka, abesti osoa bukatu arte salto egin behar du. Abestia elkarrizketa da, beraz, saltokariaren eta sokari eragiten dioten lagunen arteko elkarrizketa moduan abestuko da

2. Saltokariak, abesteaz gain, mugimendu batzuk egin beharko ditu, antzezpen modura.

–         KUKURRUKU: sokara sartu

–         ZER DIOZU?: salto

–         BURUAN MIN: eskuak buru gainean jarri

–         NORK EGIN?: salto

–         AXERIAK: eskuak buru gainean jarri azeriaren belarriak irudikatuz

–         AXERIA NON DA?: salto

–         BERRUAN: makurtu eta altxatu

–         BERRUA NON DA?: salto

–         LANDAN: makurtu eta altxatu

–         LANDA ZERTAKO: salto

–         OGIA EGITEKO: txalo bat aurrean jo eta beste bat atzean

–         OGIA ZERTARAKO? Salto

–         GU ETA LAGUN GUZTIAK AFARIA EGITEKO!: sokatik atera

Jarraian salto eginez ere jolas daiteke. Aldaera honetan ez da antzezpen mugimendurik egin beharrik (burua ukitu, txalo…). Jokalari bakoitzak salto egingo du galdera eta erantzun bana esaterakoan (adibidez: kukurruku, zer diozu?), jarraian sokatik aterako da eta hurrengo galdera eta erantzunarekin beste lagun batek egingo du salto.

Salto eta mugimenduak lagun bakar batek egin ordez, bi lagunen artean ere egin daitezke. Elkarrizketa, beraz, bi lagun hauen artean egingo da. Biak sokan sartuko dira eta salto egiten duten bitartean mugimenduak egingo dituzte txandaka.

Esamoldeak

  • SOKARI ERAGIN: soka eman. Adibidez: Itziarrek eta Mikelek sokari eragingo diote. Itzaiarrek eta Mikelek soka emango dute.
  • HUTS EGIN: gaizki egin. Adibidez: Mattinek huts egin du, sokarekin trabatu delako.

Gaitasunak

  • Jarduera ludikoa:
entzumenezko, mugimenduko eta trebetasunezko jokoa
  • Jarduera kognitiboak:
sentipen-mugimenduzko jokaera erritmikoa: errepikapena.
  • Trebetasun funtzionalak:
ikerketa: lekualdatzea (saltoa). Eraginkortasuna: erresistentzia eta arintasuna.
  • Alderdi sozialak:
kooperazio motako harremana.

Abestia

Kukurruku

zer diozu?

Buruan min

nork egin?

axeriak

Axeria non da?

landan

landa zertarako?

ogia egiteko

ogia zertarako?

Gu eta lagun guztiak afaria egiteko!

Baliabideak

Soka

Close Menu