Partaide kopurua
Gutxienez 5
Espazioa
Kalea edo gela zabal bat, nahiko altuera baldin badu.
Azalpena
“Krabelinarena” sokari gora eraginez eta abestia antzestuz jolasten da. Aldiko hiru saltari behar dira.
1. Lehenengo saltaria abestiarekin batera sartzen da eta krabelina nori eman esaten du orduan.
2. Aipatu bigarren saltaria sartzen da eta krabelina nori eman esaten du.
3. Orduantxe hirugarren saltaria sartu eta lehena irten egiten da abestia errepikatuz berriz hasteko.
Kanta
Abestia
Krabelintxo bat dut, (jolaskidearen izena),
ezkontzen denean, emango diot.
Ezkondu da, eman diot
eta bere senarrak kendu dio.
Oparitxo bat dut, (jolaskidearen izena),
elkartzen denean, emango diot.
Elkartu da, eman diot
eta bere lagunak kendu dio.