Skip to main content

KORROKA DANTZAKA

Partaide kopurua

Gutxienez 2

Informazio Praktikoa

Ume txikiekin sarritan jolastu ohi da kirrinkiloan. Orain arte euskarazko abesti gutxi erabiltzen ziren biribilean abestuz jolasteko. Azkeneko urtetan jolas mota hau euskaraz jolasteko ohitura berreskuratzen ari da. Abesti asko erabil daitezke honelako jolasetarako: Imanol Urbietak sortu zituen batzuk,”KORRO KORROAN” adibidez, baina ziur asko euskarazko korro abestirik ezagunena “A LA KINKIRRINERA” izango da. Urtxintxak argitaratutako Euskal Jolasen Bildumako lehenengo CD-ROMean honelako beste adibide bat dugu “KORRO TXIRINBOLO”. Hemen aurkezten dugun jolasa berria da. Urtxintxa eskolako jaime Altuna hezitzaileak eta Antxon Sarasuak eta Jon Arrutik sortutako jolasa da.

Espazioa

Edozein

Aldaerak

*lerroa osatuz

Jolaskideak biribilean jarri ordez lerroan jarriko dira. Horretarako erlkarri sorbaldatik helduko diote eta abestia abesten hasiko dira. Urratsak abestiaren erritmoarekin egin beharko dituzte hankak eskuin eta ezkerrera mugituz. Abestiaren beste aginduak bete beharko dira (kokorika, saltoka, txingoka eta atzeraka).

Azalpena

1. Haur guztiak biribilean jarriko dira elkarri eskutik helduta eta abestiaren leloa abesten duten bitartean bueltaka hasiko dira

2. Leloa abestu ondoren, abestiaren hitzek adierazten dutena egin beharko dute, baina elkarri eskuak askatu gabe eta bueltak ematen jarraituz:

KOKORIKA KOKORIKA OILARRA BEZALA: kokorika edo kukubilka jarri.

SALTOKA SALTOKA IGELA MODUAN: saltoak eman.

TXINGOKA TXINGOKA FLAMENKOA BEZALA: hanka baten gainean ibili.

ATZERAKA ATZERAKA KARRAMARRO MODUAN: atzeraka ibili.

3. Bukatu ondoren, abestiaren leloa gero eta azkarrago errepikatzen da jolaskideak nekatu arte.

Jolaskideak biribilean jarri ordez lerroan ere jar daitezke. Horretarako elkarri sorbaldatik helduko diote eta abestia abesten hasiko dira. Urratsak abestiaren erritmoan egin beharko dituzte hankak eskuin eta ezkerrera mugituz. Abestiaren beste aginduak bete beharko dira.

Esamoldeak

  • BIRIBILEAN: Kirrinkiloan, errondan, korroan. Adibidez: Jolasa hasteko, jokalari guztiak biribilean (kirrinkiloan, korroan, errondan) jarriko dira.
  • KOKORIKA, KUKUBILKA: Makurtuta ibili.

Gaitasunak

  • Jarduera ludikoa:
mugimenduko eta entzumenezko jokoa.
  • Jarduera kognitiboak: sentipen-mugimenduzko jokaera erritmikoa: errepikapena.
  • Trebetasun funtzionalak: ikerketa: lekualdatzea. Eraginkortasuna: arintasuna.
  • Alderdi sozialak:
kooperazio motako harremana.

Abestia

Korroka dantzaka

dantzaka korroka

karriketan korrika.

Korroka dantzaka

dantzaka korroka

karriketan korrika.

Kokorika kokorika

oilarra bezala.

Korroka dantzaka

dantzaka korroka

karriketan korrika.

Korroka dantzaka

dantzaka korroka

karriketan korrika.

Saltoka saltoka

igela moduan.

Kokorika kokorika

oilarra bezala.

Close Menu