Partaide kopurua
Informazio Praktikoa
Ume txikiekin sarritan jolastu ohi da korroka. Dena den, egun euskarazko abesti gutxi erabiltzen dira. Imanol Urbietak sortu zituen batzuk,”Korro korroan” adibidez, baina ziur aski euskarazko korro abestirik ezagunena “A la kinkirrinera” izango da. Hemen aurkezten dugun jolasa, nahiz eta ez den oso ezaguna, aspaldi egindako itzulpen bat da.
Espazioa
Aldaerak
*erritmoa bizkortuz
Abestiaren erritmoa bizkortuz gero, zailago da aginduak huts egin gabe betetzea. Oso dibertigarria izan daiteke gero eta azkarrago kantatzea eta mugimenduak egitea.
Azalpena
1. Jolaskide guztiek biribil bat osatu behar dute, elkarri eskutik helduta.
2. Abestia abesteaz bat, biraka hasiko dira. Abestian zehar gorputz atalak izendatzen direnean, jokalari bakoitzak gorputzeko atal hori erakutsiko du.
3. Ondoren, “korro txirinbolo” esatean, norberak bere tokian bira emango du.
Abestiaren erritmoa bizkortuz gero, zailago da aginduak huts egin gabe betetzea. Oso dibertigarria izan daiteke gero eta azkarrago kantatzea eta mugimenduak egitea.
Esamoldeak
- HUTS EGIN, GAIZKI EGIN (abestiak dioena ondo ez egitea).
- KORROAN: Biribilean, kirrinkiloan, errondan.
Gaitasunak
- Jarduera ludikoa: entzumenezko jokoa.
- Jarduera kognitiboak: sentipenezko eta mugimenduzko jokaera erritmikoa: errepikapena. Eragiketa jokaera: arrazoibide konkretua.
- Trebetasun funtzionalak: ikerketa: lekualdatzea.
- Alderdi sozialak: kooperazio motako harremana.
Kanta
Abestia
Korro txirinbolo zein polita den
Korro txirinbolo zein polita den.
Hanka bat, bestea.
Korro txirinbolo.
Korro txirinbolo zein polita den
Korro txirinbolo zein polita den.
Hanka bat, bestea. Esku bat, bestea.
Korro txirinbolo.
Korro txirinbolo zein polita den
Korro txirinbolo zein polita den.
Hanka bat, bestea. Esku bat, bestea. Begi bat, bestea.
Korro txirinbolo.