Skip to main content

KONTZALO

Partaide kopurua

Gutxienez 2 (hobe gehiago)

Informazio Praktikoa

Joko hau oso zaharra omen da. Joxe Migel Barandiaranek Ataun inguruan jolas honen aldaera jaso zuen eta Europako beste zenbait jolasekin alderatuz berdintasunak aurkitu zituen. Euskaraz “Anda, manda, zenbat behatz” esaten zen, Galizian “De codín, de codín” esaten zuten, Andaluzian “Recotín, recotín” eta erromatarrek “Bucca, bucca quot sunt hic?”.

Espazioa

Toki zabala

Aldaerak

*materiala aldatuz

Harriekin jolastea arriskutsua irudituz gero, beste material batzuk erabil daitezke: egur zatiak, pilotak (boterik egiten ez dutenak) edo arrozez beteriko puxikak. Kontzalo harria ere beste zerbait izan daiteke: pote bat, egur zati bat…

Azalpena

1. Joko honen elementurik garrantzitsuena jolastokiaren erdian jartzen den harri luzea da: kontzalo harria. Harri hori kono itxurakoa da eta zutik jarri behar da.

2. Horrez gain, jokalari guztiek harri bana izango dute. Kontzalo harriaren ondoan jarri ondoren, jokalariek, banan-banan, beraien harria nahi duten tokira botako dute. Harria urrutien uzten duena, harria erori den tokitik kontzalo harria jotzen saiatuko da. Lortuz gero, “Kontzalo” oihukatu behar du, eta hamar puntu irabaziko ditu. Ez badu kontzalo harria jotzen, jokalari horren ondoren urrutien utzi duena saiatuko da. Horrela jarraituko da norbaitek asmatu arte.

3. Inork asmatzen ez badu, jokoa errepikatzen da harriak erori diren tokitik. Hau da, berriro ere harria urrutien duena saiatuko da kontzalo harria jotzen.

4. Behin eta berriro jolastu ondoren jokalari batek ehun puntu lortuz gero, jokoaren bigarren zatia egingo da. Horretarako, jokalari guztiak makurtu egingo dira ilara bat osatuz bata bestearen atzetik (txorro-morro eta antzeko jokoetan bezala). Ehun puntu lortu duena beste guztien gainetik banan-banan pasako da. Lehendabizi ilaran azkena kokatuta dagoenaren gainean jarriko da eta bizkarraren gainean esku bateko nahi dituen hatzak jarriko dizkio, esanez: “Anda, anda, zenbat behatz” edo “anda, manda, zenbat hatz”. Azpian dagoenak asmatu egin beharko du zenbat hatz jarri dizkion bizkar gainean. Asmatuz gero, zutitu egingo da; ehun puntu lortu duena hurrengo jokalariaren gainean jarriko da eta galdera errepikatuko du.

Harriekin jolastea arriskutsua irudituz gero, beste material batzuk erabil daitezke: egur zatiak, pilotak (boterik egiten ez dutenak) edo arrozez beteriko puxikak. Kontzalo harria ere beste zerbait izan daiteke: pote bat, egur zati bat…

Esamoldeak

  • KONTZALO JOKOA: Tomatepoteka (Andoain, tomate pote bat kontzalo harriaren ordez), esku-eskuka (Arrasate)
  • KALE EGIN: Huts egin (kontzalo harria ez jotzea)

Gaitasunak

  • Jarduera ludikoa:
trebetasunezko eta adimen estrategiazko jokoa.
  • Jokaera kognitiboak:
sentipenezko eta mugimenduzko jokaera: errepikapena. Eragiketa jokaera: arrazoibide konkretua.
  • Trebetasun funtzionalak:
eraginkortasuna: zehaztasuna eta trebetasuna.
  • Alderdi sozialak:
bana-banako harremana: gizabanakoa.

Baliabideak

Harriak edo antzeko zerbait (egur zatiak, pilotak...)

Close Menu