Skip to main content

KOMETA

Azalpena

  • Bi makilak bata besteari lotuko dizkiogu hariaren laguntzaz, gurutze bat sortuz.

  • Gurutzea zetazko paperaren gainean jarri, eta laukia marraztuko dugu.

  • Marraztutako laukia moztu ondoren, gurutzeari erantsiko diogu.

  • Gurutzearen aldeetako hirutan, neurri bereko hiru hari motz korapilatuko ditugu.

  • Hiru hariak elkartzen diren gunetik beste hari luzeago bat korapilatuko diogu, kometaren heldulekua izango dena, hain zuzen ere.

Materiala

  • Tamaina ezberdinetako bi makil fin

  • Zeta papera edota plastikoa

  • Haria

  • Kola

  • Guraizeak

Close Menu