Skip to main content

KASU KASU

Partaide kopurua

Gutxienez 3

Informazio Praktikoa

Oso jolas ezaguna da. Jolas hau izendatzeko era ezberdinak daude, “Kato-kato” izena adibidez nahiko zabalduta dago.

Espazioa

Toki zabala

Aldaerak

*hiztegia lantzen
Jolas hau oso aproposa izan daiteke hiztegia lantzeko. “Kasu-kasu” esan ordez beste hitz batzuk erabil ditzakegu. Adibidez, animaliak aukera daitezke eta baloia gora botatzean jokalari bakoitzak animalia baten izena esango du eta jarraian beste jokalari baten izena, adibidez “Zakur-zakur Miren”. Ondorengoek baloia gora botatzerakoan ezingo dute animalia horren izena errepikatu, beraz “Zaldi-zaldi Aitor”, “Arrano-arrano Ana”…

Azalpena

1. Jokalari batek baloia hartuko du, eta gorantz botako du hitz hauek esanez: “Kasu-kasu …” eta beste jokalari baten izena. Orduan, aipatutako laguna baloia lurrera erori aurretik hartzen saiatuko da, beste jokalari guztiek lasterka alde egiten duten bitartean. Baloia lurrera erori baino lehen hartzen badu, beste norbaiten izena esango du, eta baloia gora botako du.

2. Jolaskideak baloia lurrera erori ondoren hartuz gero, bertan geldituko da eta “geldi!” oihukatuko du. Beste lagunak dauden tokian geratuko dira eta hark baloia jaurti beharko du beste jokalariren bati jotzeko. Horretarako hiru urrats eman ditzake. Beste jokalariek ezin dute dauden tokitik mugitu.

Jolas hau oso aproposa izan daiteke hiztegia lantzeko. “Kasu-kasu” esan ordez beste hitz batzuk erabil ditzakegu. Adibidez, animaliak aukera daitezke eta baloia gora botatzean jokalari bakoitzak animalia baten izena esango du eta jarraian beste jokalari baten izena, adibidez “Zakur-zakur Miren”. Ondorengoek baloia gora botatzerakoan ezingo dute animalia horren izena errepikatu, beraz: “Zaldi-zaldi Aitor”, “Arrano-arrano Ana”…

Esamoldeak

  • HUTS EGIN, KALE EGIN
    (baloia ez hartzea edo baloiarekin ez jotzea beste jokalari bat)

Gaitasunak

  • Jarduera ludikoa:
mugimenduzko eta adimen estrategiazko jokoa.
  • Jarduera kognitiboak:
eragiketa jokaera konkretua: arrazoibide konkretua.
  • Trebetasun funtzionalak:
ikerketa: lekualdatzea eta oratzea. Eraginkortasuna: trebetasuna eta lastertasuna.
  • Alderdi sozialak:
bana-banako harremana: gizabanakoa-gizabanakoa.

Baliabideak

Baloia

Close Menu