Skip to main content

KAIAN NABIL

Partaide kopurua

Gutxienez 5 (hobe gehiago)

Informazio Praktikoa

Euskal dantza askok jolasteko aukera ematen dute: Baztango esku dantza, Atera-atera, zazpi jauzi eta abar. Hemen azaltzen den jolasaren doinua euskal dantza batean (sardineren dantza) biribilketa egiteko erabiltzen den doinua da. Dirudienez, doinu hori erabiliz lerroan jolasteko jolas bat moldatu zen orain dela urte batzuk eta honekin batera, doinuari hitz aproposak gehitu zitzaizkion.

Espazioa

Edozein

Aldaerak

*sardina freskue!

Sardina saltzaileak “eroslea” aukeratu ordez, edozein izan daiteke eroslea. Horretarako erdiko elkarrikzeta hasi aurretik sardina saltzaileak oihu egin dezake: “sardina freskue! Nork nahi ditu?”. Orduan ilarako edozeinek esan dezake “nik nahi ditut” eta elkarrizketa bi hauen artean egingo da.

*elkarrizketarik gabe

Jolasa azkarrago egin daiteke erdiko elkarrizketa egin gabe. Orduan abestiak EROSI NAHI AL DITUZU? esaterakoan sardina saltzaileak ilaran dagoen lagun bat aukeratuko du eta honek baiezkoa edo ezezkoa emango dio. Baiezkoa bada, zuzenean besotik helduko dio eta abestiaren bigarren zatia egingo dute. Ezezkoa bada, sardina saltzaileak hasieratik hasi beharko du.

Azalpena

1. Jolaskideak bi ilaratan aurrez aurre ipiniko dira. Beste lagun bat “sardina saltzailea” izango da eta bi ilaren artean biribilketan arituko da, otar bat buru gainean duela antzezten. Bitartean ilaratan daudenak txaloka eta abesten hasiko dira.

2. EROSI NAHI AL DITUZU? esaldia abesterakoan “sardina saltzailea” ilaretako haur baten aurrean jarriko da eta elkarrizketa hau izango dute:

  • sardina saltzailea: “EROSI NAHI AL DITUZU?”
  • aukeratutako haurra: “BAI”
  • sardina saltzailea: “ZENBAT?”
  • aukeratutako haurra: “HIRU” (nahi duen zenbakia esango du)
  • sardina saltzailea: “TORI BAT, BI ETA HIRU”. Otarretik hiru sardina eman dizkiola antzeztuko du.
  • aukeratutako haurra: “ZENBAT DA?”
  • sardina saltzailea: “BI EURO” (nahi duen kopurua esango du)
  • aukeratutako haurra: “TORI BAT ETA BI”. Dirua ematearen keinua egingo du.

3. Ondoren “sardina saltzailea” eta aukeratutako lagunak elkarri besotik helduko diote eta erdian biribilketan arituko dira, ilaratan daudenak txalo jotzen eta abestiaren bigarren zatia abesten duten bitartean.

4. ORAIN TORI OTARRA ZURETZAT esaterakoan sardina saltzaileak aukeratutako bikotekideari emango dio otarra (edo hori antzeztuko du behintzat) eta ilara batean sartuko da ETA NI BANOA, AGUR esanez. Orain otarra duen laguna hasieratik hasiko da.

5. Elkarrizketan badago ezezko erantzuna ematea. Hau da, “erosi nahi al dituzu?” galdetzerakoan “ez” erantzun daiteke. Hau gertatuz gero, “sardina saltzaileak” abestia hasieratik errepikatu beharko du sardinak beste bati saltzeko.

Modu askotara jolas daiteke. Adibidez, sardina saltzaileak “eroslea” aukeratu ordez, edozein izan daiteke eroslea. Horretarako erdiko elkarrizketa hasi aurretik sardina saltzaileak oihu egin dezake: “sardina freskue! Nork nahi ditu?”. Orduan ilarako edozeinek esan dezake “nik nahi ditut” eta elkarrizketa bi hauen artean egingo da.

Jolasa azkarrago egin daiteke erdiko elkarrizketa egin gabe. Orduan abestiak EROSI NAHI AL DITUZU? esaterakoan sardina saltzaileak ilaran dagoen lagun bat aukeratuko du eta honek baiezkoa edo ezezkoa emango dio. Baiezkoa bada, zuzenean besotik helduko dio eta abestiaren bigarren zatia egingo dute. Ezezkoa bada, sardina saltzaileak hasieratik hasi beharko du.

Esamoldeak

  • LERROKA: Ilaratan.
  • DANTZATZEN: Biribilketan, saltoka.

Gaitasunak

  • Jarduera ludikoa:
joko sinbolikoa eta entzumenezkoa.
  • Jarduera kognitiboak: sentipen-mugimenduzko jokaera: errepikapena. Jokaera sinbolikoa: sinboloak gogora ekartzea.
  • Trebetasun funtzionalak: imitazioa: rolen erreprodukzioa.
  • Alderdi sozialak:
kooperazio motako harremana.

Abestia

Kaian nabil sardinak saltzen

otarra buru gainean dudala

kaian nabil sardinak saltzen

erosi nahi al dituzu?

(Elkarrizketa)

Ba goazen biok batera dantzara

tralai laila tralai la

orain tori otarra zuretzat

eta ni banoa, agur.

Baliabideak

Benetako otarra erabil daiteke edo otarraren funtzioa beteko duen zerbait: karpeta bat...

Close Menu