Azalpena
-
Eva goma orri bat hartu, nahi dugun irudia marraztu eta ebaki.
-
Jostorratza hartu eta imanarekin igurtzi.
-
Eva goma zati txikiari jostorratza zeharkatuko diogu, alde batetik bestera.
-
Sartu urez beteriko ontzian. Eva goma zatia mugitzen hasiko da eta gelditzen denean, orratzaren buruak erakutsiko digu iparra non dagoen.
-
Errotuladore permanentea hartu eta adierazi lau puntu kardinalak: I, H, M, E.
-
Iparrorratza apaintzeko, beste eva goma zati bat marraztu, moztu eta itsatsi aurretik egindako zati txikiari.
Materiala
-
Kortxoa
-
Labana
-
Koloretako eba lana
-
Kola
-
Errotuladore permanentea
-
Jostorratza
-
Urez beteriko ontzia