Partaide kopurua
Gutxienez 3 (hobe gehiago)
Espazioa
Leku zabal bat
Azalpena
Haurrak ilaran jarrita abesten duten bitartean, aurrekoak egiten duena imitatu behar dute beste guztiek.
Kanta
Abestia
Aurretik doanak egiten duena,
aurretik doanak egiten duena,
zirkin eta oihuak eginez,
zirkin eta oihuak eginez,
neska-mutilak aurrera goaz,
neska-mutilak aurrera goaz.
Aurretik doanak egiten duena,
aurretik doanak egiten duena,
zirkin eta oihuak eginez,
zirkin eta oihuak eginez,
aurrean dagoena atzera
bigarren dagoena aurrera.