Partaide kopurua
Informazio Praktikoa
HILABETEAK SALTOKA jarraian aritzeko sokasalto jolasa da. Hau da, jokalari bakoitzak salto bakarra egiten du. Jolas hau Lasarte-Oria herrian jaso dugu, eta gaur egun oso ezaguna da. Abesti ugari daude sokarekin modu honetan jolasteko, Bizkaiko zenbait herritan adibidez, zenbakiekin jolasten ziren: BAT, BI ETA HIRU, LAU, BOST ETA SEI… Argitalpen honetan aurki daitekeen HARIA MATAZA jolasean ere, haurrak honela aritzen ziren. Bestalde, aipagarria da jolasetako abesti askotan hilabeteen izenak aipatzen direla. Adibidez, Lea-artibaiko Eskola Publikoek ateratako sokasalto jolasen bilduman HILABETEAK abestia aurki ditzakegu, nahiz eta hitzak eta jolasteko modua ezberdinak izan. Esku jolas baterako erabiltzen den bertsoak ere hilabeteen aipamena egiten du (Urtxintxa Eskolaren Euskal Jolasen Bilduman auki daiteke HILABETEAK jolasa).
Espazioa
Aldaerak
*asteko egunak txikientzat
Sei urte baino gutxiago duten haurrek ere jolas egin dezakete, baina hilabeteak esan ordez ASTEKO EGUNAK abestuz, esaterako. Doinua berarekin, abestitxoa horrela geratuko litzateke: ASTELEHENA, ASTEARTEA, ASTEAZKENA, OSTEGUNA,OSTIRALA, LARUNBATA, IGANDEAN FESTA!.
Azalpena
1. Bi taldekidek sokari goraka eragiten dioten bitartean, besteek ilaran itxarongo dute. Abestiarekin batera banan-banan eta jarraian salto egin beharko dute.
2. Hilabete bakoitza aipatzen denean lagun bat sokan sartuko da, salto bat egingo du eta atera egingo da. Hurrengo hilabetearekin ilaran bere atzean zegoenak gauza bera egingo du: sokan sartu, salto bat egin eta sokatik atera. Honela hilabete guztiak aipatu arte.
3. Azkeneko hilabetearekin batera salto egiten duenak, saltoka jarraitu beharko du hilabete guztiak azkar-azkar aipatzen diren bitartean: urtarrila, otsaila… Sokari geroz eta azkarrago eragingo zaio saltoka ari denak huts egin arte.
Sei urte baino gutxiago duten haurrek ere jolas egin dezakete, baina hilabeteak esan ordez asteko egunak abestuz, esaterako. Doinu berarekin, abestitxoa horrela geratuko litzateke: ASTELEHENA, ASTEARTEA, ASTEAZKENA, OSTEGUNA,OSTIRALA, LARUNBATA, IGANDEAN FESTA!
Esamoldeak
- SOKARI ERAGIN: Soka eman. Adibidez: Itziarrek eta Mikelek sokari eragingo diote. Itzaiarrek eta Mikelek soka emango dute.
- HUTS EGIN: Gaizki egin. Adibidez: Mattinek huts egin du, sokarekin trabatu delako.
Gaitasunak
- Jarduera ludikoa: entzumenezko, mugimenduko eta trebetasunezko jokoa.
- Jarduera kognitiboak: sentipen-mugimenduzko jokaera erritmikoa: errepikapena. Eragiketa jokaera: arrazoibide konkretua.
- Trebetasun funtzionalak: ikerketa: lekualdatzea (saltoa). Eraginkortasuna: lastertasuna.
- Alderdi sozialak: kooperazio motako harremana.
Kanta
Abestia
Urtarrila
otsaila
martxoa
apirila
maiatza
ekaina
uztaila
abuztua
iraila
urria
azaroa
abendua
Urtarrila, otsaila…