Skip to main content

HANKAMOTZEAN LASTERKA

Partaide kopurua

Gutxienez 2

Espazioa

Edozein

Azalpena

1. Hanka baten gainean ibili behar da, aireko oinaren gainean harri bat jarririk.

2. Harria eroriz gero, geratu eta ongi jarri beharko dute abiatu aurretik.

3. Helmugako marrara iristen den lehena izango da garaile.

Abestia

Zapataren gainean harritxo bat jarri.

Hanka baten gainean korrika ibili.

Ez utzi bada erortzen, ez izan tuntuna.

Iristen den lehena, gaurko txapelduna.

Baliabideak

Harriak
Close Menu