Skip to main content

HAMABOSTARENA

Partaide kopurua

Gutxienez 3

Espazioa

Kalea edo gela zabala

Azalpena

Goraka eraginez katean saltoka aritzekoa da hau.

1. Jolasean hasterako salto egitea amaitutakoan ikutu beharko duten puntua adostu behar da.

2. Hura ikutu eta gero ilarara txandaz kanpo ailegatzen denari sokari eragitea tokatuko zaio.

Abestia

Jolas(tu) gaitezen denok

soka jokoan, soka jokoan,

haurtxo euskaldunoi, ei!

dagokigun eran, dagokigun eran,

euskara hutsean.

Bat eta bi, hiru, lau eta bost,

hamar gehiagorekin

beti dira hamabost.

Baliabideak

Soka
Close Menu