Partaide kopurua
Informazio Praktikoa
Beste zenbait jolasetan bezala, GURAIZEAK kantaren letra gaztelaniazko antzeko abesti batetik itzulita dago. Araba eta Bizkaian nahiko zabalduta zegoen YO TENGO UNAS TIJERAS jolasaren aldaera da. Euskarazko aldaerak Bizkaian eta Gipuzkoa eta Bizkaia arteko mugan jaso ditugu.
Espazioa
Aldaerak
Ermuko Estibaliz Gonzalez irakasleak aldaera honako hau erakutsi zigun:
ARTAZI ARTAZITXU
ZABALDU (E)TA ITXI DUT
UKITU ZERUA
UKITU LURRA
BELAUNIKATUZ
POZ POZIK KANPORA
Kantaren letra ezberdina da, baina jolasteko era berbera da.
Azalpena
1. Bi taldekidek sokari eragingo diote, eta besteak saltoan arituko dira. Jokalari bakoitzak, banaka, abesti osoa bukatu arte salto egin behar du eta kantak adierazten duena egiten saiatuko da:
– NIK GURAIZEAK DAUZKAT: sokara sartu .
– IREKI:besoak eta hankak ireki .
– ETA ITXI: besoak eta hankak itxi.
– LURRA UKITU: esku batekin lurra ukitu.
– ZERUA UKITU: besoa goraka luzatu
– BELAUNIKO JARRI: belaun batekin lurra ukitu.
– ETA IRTEN KANPORA: sokatik atera.
2. Lehenengo jokalariak abesti osoa bukatzen duenean, bigarrena sartuko da eta jolasa errepikatuko da.
Esamoldeak
- SOKARI ERAGIN: Soka eman
- HUTS EGIN: Gaizki egin.
Gaitasunak
- Jarduera ludikoa: entzumenezko, mugimenduzko eta trebetasunezko jokoa.
- Jokaera kognitiboak: sentipenezko eta mugimenduzko jokaera erritmikoa: errepikapena. Eragiketa jokaera: arrazoibide konkretua.
- Trebetasun funtzionalak: ikerketa: lekualdatzea (saltoa). Eraginkortasuna: zehaztasuna eta arintasuna.
- Alderdi sozialak: kooperazio motako harremana.
Kanta
Abestia
Nik guraizeak dauzkat
ireki eta itxi
lurra ukitu
zerua ukitu
belauniko jarri
eta irten kanpora