Skip to main content

ETXETXOA

Partaide kopurua

Gutxienez 2 (hobe gehiago)

Informazio Praktikoa

Joan den hamarkada hasieran egin zen ezaguna abesti honen euskarazko aldaera. Aisialdiko taldeetan hasi zen abesti hau erabiltzen: lehenengo gaztelaniaz, eta ondoren, euskaraz. Mendi irteeretan edo ibilbideetan animazio abesti moduan erabiltzeko oso aproposa da.

Espazioa

Edozein

Aldaerak

*bidaia jolasa
Keinuak egin gabe abesti soil moduan ere erabil daiteke. Gidariak esaldiak esango ditu eta beste guztiek errepikatu. Abestia abesteko modua ere alda daiteke: ozen abestuz, azkar, mantso, beldur ahotsa jarriz, haur txiki baten ahotsa jarriz…

Azalpena

1. Imitazio jolas honetan jokalari batek abestiaren esaldiak esan behar ditu eta beste jolaskideek errepikatu egingo dute honek esandakoa eta egindako keinuak.

2. Mugimenduak hauek izan daitezke:

NIK ETXETXO BAT DAUKAT EDERRA, EDERRA: beso eta eskuekin etxe bat marraztu airean.

ATEA JOTZEN DUT HORRELA, HORRELA: atea jotzeko keinua egin lehenengo eskuineko eskuarekin eta ondoren ezkerrekoarekin.

LEIHOAK IREKITZEN HORRELA, HORRELA: leihoak irekitzeko keinua egin.

ETA TXIMINIATIK KEA GORA GORA DOA: bi eskuak elkartu eta gorantz mugitu kea izango balitz moduan.

3. Abestia gidatuko duen jolaskidea aldatuz joango da txandaka. Lagun guztiak gidariak izan direnean bukatuko da jolasa.

Keinuak egin gabe abesti soil moduan ere erabil daiteke. Abestia kantatzeko modua ere alda daiteke: ozen abestuz, azkar, mantso, beldur ahotsa jarriz, haur txiki baten ahotsa jarriz…

Gaitasunak

  • Jarduera ludikoa:
entzumenezko eta imitaziozko jolas sinbolikoa.
  • Jarduera kognitiboak: jokaera sinbolikoa: sinboloak gogora ekartzea.
  • Trebetasun funtzionalak: ekintza, doinu eta mugimenduen erreprodukzioa.
  • Alderdi sozialak:
kooperazio motako harremana.

Abestia

Nik etxetxo bat daukat

ederra ederra

Atea jotzen dut

horrela eta horrela

Leihoak irekitzen

horrela eta horrela

Eta tximiniatik

kea gora gora doa

Close Menu