Azalpena
-
Mendira joan eta buztin apur bat hartu (lur arrunta eta buztina ez dira gauza bera). Nola jakin zer den buztina? Buztina moldeatu daiteke eta lur arrunta, ez.
*Buztina egiteko galbahea beharrezkoa da. Etxean galbaherik ez baduzue, zuek egin dezakezue. Horretarako, zulodun kaxa, metalezko sarea, guraizeak, grapagailua eta eskularruak beharko dituzue. Metalezko sarearekin estali zulodun kaxaren azpialdea. Soberan gelditzen zaigun sare zatia moztu guraizeekin eta, neurriko sarea daukagunean, josi metalezko sarea kaxari grapagailuaren bidez.
-
Lurra galbahean jarri eta azpian balde bat jarriko dugu. Galbaheari ur apur bat bota eta, koilara baten edo eskuen laguntzaz, sarea igurtziko dugu.
-
Baldean geratu den buztina oso likidoa bada, ahal dugun ur guztia kenduko diogu eta, hala ere ur gehiegi badu, egun oso batez utziko dugu buztina lehortzen lantzen hasi aurretik.
-
Buztina prest dagoenean, lantzeari ekingo diogu eta, guk nahi dugun figura lortzean, lehortzen utziko dugu egun pare batez.
-
Gure figura lehortzean, nahi izanez gero, koloreztatu dezakegu.
Materiala
-
Plastikozko kaxa zuloduna
-
Metalezko sarea
-
Guraizeak
-
Grapagailua
-
Lur zatitxo bat
-
Ura