Skip to main content

BOLOAK

Azalpena

  • Plastikozko botilari egunkari zatiak itsatsi kolarekin. Jarraian, globo txiki bat puztu eta itsatsi egunkari zatiak globoari.

  • Itsatsi globo txikia plastikozko botilaren ahoari, zeloa erabiliz.

  • Kola ongi lehortutakoan, margotu aurpegia eta gorputza pintzelarekin.

  • Bukatzeko, ilea erantsiko diogu boloari. Horretarako, artilea erabiliko dugu. Egindako bolo guztiak lehortzen utziko ditugu eta, behin lehortutakoan, bola-jokoan jolasten has gaitezke.

Materiala

  • Plastikozko botila

  • Egunkari zaharrak

  • Guraizeak

  • Kola+ura

  • Artilea

  • Pintzela

  • Tenperak

  • Harritxoak (botila barruan sartzeko)

Close Menu