Partaide kopurua
Informazio Praktikoa
Jolas honen hitzak gaztelaniaz erabiltzen den kanta batetik itzulita daude. Euskaraz, abesti hau dantza jolas bat egiteko erabili ohi da, eta honela agertzen da, adibidez, Hik Hasi aldizkariak argitaratutako “Haur Jolasen Abestiak II” diskoan. Txaloka aritzeko eskuen mugimenduak Urtxintxa eskolako Euskal Jolasetako irakasleek moldatutakoak dira.
Espazioa
Aldaerak
*banpiroa dantzan
Hik Hasi aldizkariak argitaratutako “Haur Jolasen Abestiak II” diskoan herri abesti honekin dantzan aritzeko beste aldaera bat erabiltzen dute: biribilean zutik jarrita jokalari guztiek abestiak dioena antzeztu behar dute.
Azalpena
– Binaka jolasteko jolasa da. Abestiarekin batera aurrez aurre jarritako bi jolaskidek eskuez mugimendu batzuk egin behar dituzte. Kantatzen hasi aurretik bakoitzaren eskuak elkartuz bikotearen eskuak jo behar dituzte BAN-PI-RO-BAT-NAIZ esanez. Ondoren, eskuz, honako mugimendu hauek egin behar ditu bikote bakoitzak:
1. BANPIRO: eskuak elkartuta ditugula bikotearen eskuen kontra jarri.
2. BAT: ezkerreko eskuak elkar ukituz jarrita, eskuineko eskuarekin txalo joko dugu.
3. NAIZ : ezkerreko eskuek elkar ukitzeari utzi gabe, eskuineko eskuarekin bikotekidearen eskuineko eskua joko dugu goialdean.
4. ERDI: ezkerreko eskuek elkar ukitzen dutela, eskuineko eskuarekin txalo joko dugu.
5. ZORO: ezkerreko eskuek elkar ukitzen dutela, eskuineko eskuarekin bikotekidearen eskuineko eskua joko dugu behealdean eta ondoren esku hauek elkar ukitzen dutela jarri eta ezkerreko eskuak askatuko ditugu.
6. NAGO: ezkerreko eskuak elkar ukitzen dutela jarri.
7. BARABA: ezkerreko eskuak horrela mantenduz, eskuineko eskua askatu eta izterrean bi kolpe joko ditugu.
8. GOIZETAN: ezkerreko eskuak eutsita mantenduz, eskuineko eskuarekin kriskitina bi aldiz egingo dugu eta ondoren ezkerreko eskuak askatuz norberaren bi eskuekin txalo egingo dugu.
9. IKASTEN DUT: eskuineko eskuarekin bikotearen eskuineko eskua jo, gero norberaren bi eskuekin txalo egin, ondoren ezkerreko eskuarekin bikotearen ezkerreko eskua jo eta, azkenik, norberaren bi eskuekin txalo egin eta, hasieran bezala, eskuak elkartuak ditugula, bikotearen eskuen kontra jarri.
10. HAMABIAK: ezkerreko eskuek elkar ukitzen dutela, eskuineko eskuarekin txalo joko dugu eta hemendik aurrera mugimenduak errepikatuko dira.
– Abestiak PARABA, UU-AA-UUU-A esaterakoan eskuen mugimendu hauek etengo ditugu, eta eskuak eta gerria alde batera eta bestera mugituko ditugu, azkeneko A esatean eskuak aurpegi parean jarri eta hatzamarrak aurrera begira ditugula banpiro aurpegia jarriko dugu.
Abestiaren bigarren zatia lehenengoa bezala egiten da.
Esamoldeak
- HUTS EGIN:
Gaizki egin, kale egin (mugimenduak ondo ez egitea).
Gaitasunak
- Jarduera ludikoa: entzumenezko, mugimenduzko eta trebetasunezko jolasa.
- Jarduera kognitiboak: sentipen-mugimenduzko jokaera erritmikoa: errepikapena. Eragiketa jokaera: arrazoibide konkretua.
- Trebetasun funtzionalak: eraginkortasuna: trebetasuna eta konzentrazioa.
- Alderdi sozialak: kooperazio motako harremana.
Kanta
Abestia
Ban-pi-ro-bat-naiz
banpiro bat naiz
erdi zoro nago
baraba
goizetan ikasten dut